Alavesek Oltra fitxatu du Sanchez Floresen laguntzaile gisa, lantalde teknikoa sendotzeko
Prestatzaile valentziarrak ibilbide luzea du aulkietan. Oltrak Huesca, Levante, Tenerife, Deportivo A Coruña, Kordoba, Granada, Recreativo de Huelva eta Eldense zuzendu ditu, besteak beste.
Jose Luis Oltra entrenatzaile valentziarra, Racing Santanderreko prestatzaile izan zen garaian. Argazkia: Europa Press
Alavesek Jose Luis Oltra fitxatu du, Quique Sanchez Floresen entrenatzaile laguntzaile gisa, 2026-27 denboraldirako.
Prestatzaile valentziarrak bi hamarkadako ibilbide luzea egin du futbol profesionaleko aulkietan. Azken denboraldian SD Huesca zuzendu du Hypermotion Ligan.
Bere ibilbidean zehar Levante, Tenerife, Deportivo A Coruña, Kordoba, Granada, Recreativo de Huelva eta Eldense taldeak zuzendu ditu.
Klub babazorroak nabarmendu duenez, Alavesek lantalde teknikoa indartu nahi izan du eskarmentu handiko profesional batekin, eta Oltrak Quique Sanchez Floresi eguneroko lanean lagunduko dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Itziar Gastearena, Elene Errasti, Jimena Vicario, Raquel Gil eta Vicky Chicak ez dute Alavesen jarraituko
Gastearena bi arotan izan da talde babazorroan. Errastik talde gasteiztarra utziko du bost denboraldiren ostean. Vicario eta Gil duela bi denboraldi iritsi ziren Alavesera, eta Chica joan den udan heldu zen Arabako hiriburura.
Aitor Mañasek 2030era arte berritu du Alavesekin, eta lehen taldera egin du jauzi
Aurrelari madrildarra aurreko denboraldian iritsi zen Gasteizera, Deportivo Aragon taldetik, Aragoiko bigarren taldean denboraldi bikaina egin eta gero.
Alavesen utzita egon diren Calebe, Diabate eta Pachecok ez dute klubean jarraituko
Talde babazorroak "bere profesionalasuna eta konpromisoa" eskertu nahi izan die jokalariei.
Ville Koski Alaveseko jokalaria izango da 2031ra arte
Finlandiako nazioartekoak Gasteizekin duen lotura luzatu du, kirol zuzendaritza eta talde teknikoa "eguneroko lan eta diziplinarekin" konbentzitu ostean.
Raul Fernandez atezainak Alaves utziko du
Bilbotarra, 38 urtekoa bera, 2025-2026 denboraldian aritu da Gasteizko klubean; bertan, Antonio Siveraren ordezkoa izan da.
Protesonik 2028ra arte berritu du kontratua Alavesekin
Uruguaiko jokalariak lau denboraldi daramatza Gasteizen, eta 105 partida ofizial jokatu ditu.
Jon Guridik Alaves utzi du, Sevillan jokatzeko
Erdilari gipuzkoarrak lau denboraldi egin ditu Arabako taldean, 148 partida ofizial jokatuta.
Alavesek Andrea Estebanen kontratua 2027ra arte luzatu duela iragarri du
Talde gasteiztarrak eta entrenatzaileak beste urtebetez luzatu dute euren arteko lotura, eta, beraz, laugarren denboraldiari ekingo dio Moeve F Ligara igoera lortu eta gero.
Alavesek Mendizorrotzan jokatuko du etxeko talde gisa Moeve Ligan
Gasteizko taldea goreneko mailara igo da, eta, hortaz, Ibaia utzi eta Mendizorrotzan jokatuko du; neurketa batzuetan izan da bertan.