Alavesen utzita egon diren Calebe, Diabate eta Pachecok ez dute klubean jarraituko
Talde babazorroak "bere profesionalasuna eta konpromisoa" eskertu nahi izan die jokalariei.
Calebe Gonçalves, Jon Pacheco eta Ibrahim Diabate utzita aritu dira Alavesen. Argazkia: Deportivo Alaves.
2025-2026 denboraldian Alavesen utzita aritu diren Calebe Gonçalves, Jon Pacheco eta Ibrahim Diabate jokalariek ez dute Gasteizko klubean jarraituko, eta euren jatorrizko klubetara itzuliko dira.
"Deportivo Alavesek eskerrak eman nahi dizkie aurten Deportivo Alavesen ikurra defendatu duten utzitako jokalariei", irakur daiteke Gasteizko klubak zabaldu duen oharrean, eta honakoa, berriz, amaieran: "Deportivo Alavesek haien profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa die etorkizun pertsonal eta profesionalean".
Calebe Gonçalves Fortaleza taldeak utzitako jokalari brasildarrak protagonismo handiagoa izan zuen Eduardo Coudet entrenatzailearekin, Quique Sanchez Floresekin baino.
Jon Pacheco Realak utzitako erdiko atzelariak 25 partida jokatu ditu, baina hamaikakotik kanpo amaitu du denboraldiko azken txanpa.
Ibrahim Diabate, Suediako GAIS taldeak utzitako aurrelaria, neguko merkatuan iritsi zen Gasteizera. Bolikostarrak 581 minutu jokatu ditu 10 partidutan, eta 2 gol sartu ditu, horietako bat Bartzelonari, salbazioa lortzeko erabakigarria izan zena.
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesek Nikola Maras egotzi du errendimendu baxuagatik
Bere aldetik, harrobiko jokalaria den Alvaro Garciak Vila-real B taldean jokatuko du utzita.
Alavesek Rayori Butarquen egingo dio bisita, bigarren jardunaldian
Azkenean, Leganesen futbol-zelaiak hartuko du Rayo Vallecanok etxean jokatuko duen lehen partida, abuztuaren 20an, babazorroen aurka, bi talde madrildarrek Madrilgo Gobernuaren bitartekaritzarekin egindako negoziaketen ostean.
Valentini, Alaveseko jokalari berria: “Taldearentzat lan egiten duen atzelari saiatua naiz"
Atzelari argentinarra "oso pozik" agertu da aurkezpenean. "Oso hiri polita eta klub antolatua aurkitu ditut", adierazi du Fiorentinatik datorren jokalariak, hartutako erabakiaz konbentzituta.
Alavesek penaltietan irabazi du denboraldiaurreko azken partida
Alavesek amaitu du denboraldiaurrea. Quique Sanchez Floresen taldeak Racingen aurka jokatu du Sardineron, Nando Yosu saria jokoan zuela, eta penaltietan lortu du garaipena (7-8), bana berdinduta amaitu ostean. Mantilla (bere atean sartu du gola Youssefen jaurtiketa bat desbideratuta) eta Villalibre izan dira partidako golegileak.
Alavesek Nicolas Valentini fitxatu du 2029ra arte
Argentinako erdiko atzelaria Fiorentinatik iritsi da, bi klubek transferitzeko akordioa lortu ostean. 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du Gasteizko taldearekin.
Miguel Rodriguez: “Entrenatzaileak eskatutako postuan, eroso izango naiz: bigarren aurrelari, eskuineko hegalean…”
Alavesen fitxaketa berria Herbehereetako Utrecht taldetik iritsi da Gasteizera, eta astelehenean aurkeztu dute. Miguel Rodriguezek ilusio handia du euskal taldean aritzeko aukeragatik.
Alavesek garaipena lortu du Castelloren aurka udako hirugarren lagunartekoan (0-3)
Alaves bolada onean dabil. Gasteizko taldeak udako hirugarren lagunartekoa jokatu du Castelloren aurka, eta 0-3ko emaitzarekin nagusitu da. Lucas Boyek egin ditu lehen bi golak, lehena penaltiz, eta Mariano Diazek sartu du hirugarrena.
Sarah Brasero ingelesak Alavesen erasoa sendotuko du
23 urtez azpiko Ingalaterrako selekzioarekin jokatutakoa, West Ham taldetik iritsi da Gasteizera. Ipswich Town taldean hezia, Braserok Espainiako eta Portugaleko nazionalitatea ere badu.
Alavesen jokalariak “etsita eta haserre" daude klubaren kudeaketarekin, igoera-saria dela eta
Jokalariek Futpro elkartearen bidez azaldu dute euren jarrera. Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarrik sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" euren etsipena agertu baizik.
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.