Unai Roperok utzita jokatuko du hirugarren denboraldia jarraian, oraingoan Racing Ferrolen
Ibaiako harrobiaren aurrelari gasteiztarra Herculesen aritu zen utzita joan den denboraldian. Era berean, duela bi denboraldi Eldensen jokatu zuen utzita.
Racing Ferrolek gaur jakinarazi du Unai Ropero aurrelaria Galiziako taldean arituko dela datorren denboraldian, Alavesek utzita.
Klub galiziarrak adierazi duenez, 2001ean jaiotako jokalari gasteiztarra Herculesen aritu zen joan den denboraldian, mailegu moduan ere. Erasoko jokalaria dela azpimarratu du Racingek, "balio anitzekoa, erasoko edozein tokitan moldatzeko gai dena, bai hegaletan, bai erdiko aurrelari bezala".
Ropero Ariznabarran eta Aurreran hasi zen futbolean, Alavesen harrobira iritsi baino lehen. Ondoren, "bigarren taldean izandako bilakaerak lehen taldeko ateak ireki zizkion", azpimarratu du Racing Ferrolek.
Horrela, jokalariak debuta egin zuen talde babazorroarekin lehen mailan, eta, hurrengo denboraldietan, Eldense, bigarren mailan, eta Herculesen, utzita, aritu da. Guztira, 105 partida eta 6.400 minutu baino gehiago pilatu ditu, sei gol sartuz eta hiru asistentzia banatuz Alacanteko taldean, azken denboraldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.
Sanchez Flores: “Pozik nago taldea mantendu dugulako"
Alaveseko entrenatzaileak lehen prentsaurrekoa eman du, 2026-27 txapelketari hasiera emateko. Prestatzaile madrildarrak Izei Hernandez eta Xanet Olaiz harrobiko jokalariak lehen taldean geratuko direla iragarri du.