Itziar Gastearena, Elene Errasti, Jimena Vicario, Raquel Gil eta Vicky Chicak ez dute Alavesen jarraituko
Gastearena bi arotan izan da talde babazorroan. Errastik talde gasteiztarra utziko du bost denboraldiren ostean. Vicario eta Gil duela bi denboraldi iritsi ziren Alavesera, eta Chica joan den udan heldu zen Arabako hiriburura.
Elene Errasti Arriola. Irudia: Alaves
Itziar Gastearenak, Elene Errastik, Jimena Vicariok, Raquel Gilek eta Vicky Chicak Alaves utzi dute, talde babazorroak gaur ohar bidez jakinarazi duenez.
Gastearenaren kasuan, jokalari gipuzkoarrak "zelai barruan zein kanpoan arrasto ezabaezina" utziko du bi aro Gasteizen eman ostean, Alavesek nabarmendu duenez.
Itziar Gastearena Artolak (Villabona, Gipuzkoa, 1993ko maiatzaren 4a) lehen aldiz defendatu zuen babazorroen elastikoa 2019/20 eta 2021/22 denboraldien artean, historia egin zuen taldean, Espainiako futbolaren maila gorenera igo baitzen lehen aldiz. Denbora batez Gasteiztik urrun egon ondoren, 2024/25 denboraldian itzuli zen F Ligara berriro igotzeko helburuarekin. Azken denboraldian lortu du xede hori.
Bestalde, Errastik talde gasteiztarra utziko du bost denboraldiren ostean. Elene Errasti Arriola (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 2000ko apirilaren 20a) 2021/22 denboraldian iritsi zen Ibaiara, bigarren taldean aritzeko. Urtebete geroago egin zuen lehen taldera jauzi. Lehen Mailan debutatu zuen, jaitsiera bizi zuen, eta azken denboraldian igoeraren protagonista izan da.
Jimena Vicario Casal (Modubar de la Emparedada, Burgos, 2005eko ekainaren 7a) duela bi denboraldi heldu zen Alavesera, eta F Ligara igotzeko play-offa jokatzen eta maila gorenera itzultzen lagundu dio Gasteizko taldeari.
Raquel Gil Villar (Valentzia, 2005eko ekainaren 16a) 2024/25 denboraldian iritsi zen talde babazorrora, erasoa indartzeko asmoz. Bi denboraldiotan, valentziarrak 2.000 minutu baino gehiago jokatu ditu eta bost gol sartu ditu.
Azkenik, Victoria Chica Comas (Ca'n Picafort, Mallorca, 2005eko otsailaren 26a) joan den udan heldu zen Arabako hiriburura, Atletico Madriletik. Mallorcarra Albara utzita joan zen neguko merkatuan, minutuen bila.
Alavesek eskerrak eman dizkie bost jokalariei "erakutsitako konpromisoagatik", eta "zorterik handiena" opa die, "bai kirol-ibilbidean, bai etorkizun pertsonalean".
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.