Alaveseko ia akziodun guztiek onartu dute 77 milioi euroko aurrekontua
Alaveseko akziodunen % 99,33k onartu dute 77,3 milioi euroko aurrekontua 2024-25 denboraldirako, alegia, klubak izan duen altuena, ostegunean egindako Akziodunen Batzar Nagusian; Batzar horretan, akziodunen % 85,17k izan dute ordezkaritza. Halaber, onartu egin dituzte gestioaren balantzea eta aurreko denboraldiko kontuak.
Talde babazorroaren futbol zelaiaren etorkizunaren gaineko hainbat galdera izan dira. Alfonso Fernandez de Troconiz klubeko presidenteak "lasaitasuna" eskatu du, lanean ari baitira: "Egiten ari garen lanak emaitzak ematean, azalduko ditugu, erakutsiko dira, eta aztertuko da zein den Alavesentzako onena, hori baita gure helburua", adierazi du.
"Gugatik balitz, herenegun izango zen, baina hau ez da horren erraza", nabarmendu du, eta azpimarratu du nola bete akziodun batzuek eztabaidatu duten, bestelako iritziak daudela gogora ekarriz.
Alavesek, aurrekontuan, aurreikusten du 1.002.787 euroko emaitza positiboa; 2023-24 denboraldian izandako itxierari jarraipena emango lioke horri, horretan irabazia 2,5 milioi eurotik gorakoa izan baitzen.
"Emaitza positiboaren ondorioz, irabazien bideari berrekin diogu, eta ondare garbia, berriro ere, 7,2 milioi eurotik gora dabil, hau da, kapital sozialaren ia bikoitza", esan du klubak, prentsa oharrean.
Abdel Abqar jokalaria izan dute hizpide; izan ere, klubak haren berritzea negoziatzen jarraitzen du, eta, urtarrilaren 1etik aurrera, askatasuna izango du beste klubetako eskaintzei arreta emateko, 2025-26 denboraldiari begira. Horrez gain, onartu egin dute Administrazio Kontseiluan ahalmenak delegatzea, Zuzendaritza Batzako akordioak formalizatu eta gauzatzeko, eta, beharrezkoa balitz, interpretatu, argitu, aldatu eta konpontzeko, % 99,33ko babesarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.
Daouda Doumbia erdilariak NK Istra kroaziarrean jokatuko du
NK Istra Alavesen jabetzakoa da % 85ean.
Mikel Rodriguez, gogotsu Alavasekin jokatzeko
Erdilari getariarra datozen bost denboraldietan Gasteizen arituko da, nahiz eta Realak berriro jokalaria erosteko aukera izango duen. Aurkezpenean, besteak beste, Alaves aukeratzearen arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du jokalariak.. Gainera, argi utzi du ez zuela ikusten Realean tokirik izango zuenik, eta minutu horien bila iritsi dela klub babazorrora.
Alavesek Somea Polozen atezaina fitxatu du
Danimarkako FC Nordsjælland taldetik ailegatu da Gasteizera Bosnia-Herzegovinako atezaina.
Juliette Vidal hegaleko frantziarrak Alavesen jokatuko du
Atzelari frantziarrak AS Saint-etienne, FC Basel, RSC Anderlecht eta Bayer Leverkusen taldeetan jokatu du.
Mikel Rodriguez, Alavesen jokalari berria
Getariako jokalaria Sanse taldetik iritsi da, eta 2031ra arte sinatu du. Alavesek bi milioi euro ordaindu dizkio Realari, eta Realak berreskuratu ahalko du futbolaria, lau milioi ordainduta.