Vila-real-Alaves, zuzenean larunbat honetan eitb.eus-en eta ETB1en
Valentziako uholdeek eragindako biktimei egingo zaien omenaldia izango da protagonista larunbat honetan Vila-realek eta Alavesek Ceramica estadioan jokatuko duten lehian, EA Sports Ligako 13. jardunaldiari dagokion partidan.
Vila-real beltzez arituko da, ohiko kolore horia alde batera utzita, eta minutu bateko isilunea egingo dute partida hasi aurretik. Valentziako Erkidegoko bandera handi bat ere egongo da zelaian, goi-geruzetako depresio isolatuak gogorren jo duen probintzia izan delako.
Luis Garciaren taldeak garaipena lortu zuen aurreko jardunaldian, eta bost porroteko bolada eten zuen zortzi jardunaldiren ostean Mallorcaren aurka garaipen sendoa lortuta.
Arabako taldeko entrenatzaileak ez ditu eskuragarri izango Carlos Protesoni eta Hugo Novoa, lesionatuta baitaude. Zelaiaren erdian, Ander Guevara eta Antonio Blanco koka ditzake berriz, eta Jon Guridi, Carlos Vicente, Abde Rebbach eta Kike Garcia izango dira euskal taldearen erasoaren arduradunak.
Partida larunbatean jokatuko da, 16:15ean, eta zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchez Flores: “Berriro lehiatzeko prest gaudela uste dut”
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du astelehen honetan babazorroek Valentziaren aurka jokatuko duten partida aztertzeko (jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Alavesek estropezu egin du Racingen aurka (2-1)
Alavesek 2-1 galdu du Racingen aurka Sardineron, Koskiren golari esker markagailuan aurrea hartu duen arren. Zabirik buelta eman dio markagailuari, 2 gol eginda. Aitor Mañasek kolpe gogorra hartu du buruan, eta esku-ohean atera dute zelaitik.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.