Alavesek penaltiz galdu du Getaferen aurka jokatutako partida (1-0)
Alavesek galdu egin du Getaferen etxean, LaLiga EA Sportseko 3. jardunaldian jokatutako norgehiagoka. Partida jokoan zela inork gutxik ikusi duen penalti batek eman die garaipena madrildarrei, VARak epailea ohartarazita.
Getafe-Alaves partidaren laburpena
Lehen zati kaskarra jokatu dute bi taldeek. Lehen 45 minutuetan, ez da ez jokorik ez golik izan. Inork ez du jokoaren kontrola hartu. Aukerarik argiena Bordalasen jokalariek izan dute, Ander Guevarak Siverari atzera egindako pase bat Getafekoek hartu eta Mayoralek baloia zutoinera jaurti duenean.
Atsedenaldiaren ostean, neurketak beste erritmo bat izan du. Arabarrak nagusi izan dira zelaian, eta Abqarrek eta Xeber Alkainek gola egiteko aukerak izan dituzte.
Luis Garcia Plazak Samu Omorodioni debuta egiteko aukera eman dio 75. minutuan. Ondoren, Duartek izan du aukera Getaferentzat, eta jarraian partida erabaki duen jokaldia iritsi da. VAReko epaileek Munuera Monterori deitu diote Abdel Abqarrek Juanmi Latasari area barruan egindako falta bat ikuskatzeko. Munuera Monterok jokaldia ikusi eta penalti adierazi du.
Borja Mayoralek jaurti, eta norgehiagokako gol bakarra egin du.
Luis Garcia Plazaren taldea berdinketa lortzen saiatu da. Jokaldi eztabaidagarri bat ere izan da neurketaren amaieran, baina Munuerak ez du adierazi Jon Guridiri ustez egindako penaltia. Azkenean, 1-0ekoa Getaferen alde. Hiru puntuak Coliseumen geratu dira.
Fitxa teknikoa:
1 - Getafe: David Soria; Damian Suarez, Domingos Duarte, Stefan Mitrovic (Omar Alderete, 62. min), Gaston Alvarez, Juan Iglesias (Portu, 71. min); Djene, Nemanja Maksimovic; Jaime Mata (Carles Aleña, 62. min), Borja Mayoral (Fabrizio Angileri, 90. min) eta Juanmi Latasa.
0 - Alaves: Antonio Sivera; Andoni Gorosabel, Aleksandar Sedlar, Abdel Abqar (Rafa Marin, 90. min), Ruben Duarte; Carlos Benavidez (Antonio Blanco, 90. min), Ander Guevara (Miguel de la Fuente, 87. min), Jon Guridi; Xeber Alkain (Abde Rebbach, 87. min), Luis Rioja eta Kike Garcia (Samu, 76. min).
Golak: 1-0, 84. min: Borja Mayoral, penaltiz.
Epailea: Juan Martinez Munuera. Txartel horia atera die Getafeko Domingos Duarteri eta Alaveseko Abdel Abqarri eta Xeber Alkaini.
Zure interesekoa izan daiteke
Quique Sanchez Flores: “Kalitatezko detaile batek erabaki du neurketa"
Alaveseko entrenatzaileak Valentziaren aurkako porrotaren ostean (0-1) esan duenez, "kalitatezko detaile batek" norgehiagoka erabaki du, eta puntu bat merezi izan dutela erantsi du. Bestalde, Nahuel Tenaglia atzelari babazorroak onartu du "min handia ematen duen porrota" dela, "Mendizorrotzan oso sendo ari ginelako, eta gaur ez da horrela izan".
Alavesek kinka larrian zegoen Valentziaren aurka talka egin du Mendizorrotzan (0-1)
Luis Rioja Alaveseko jokalari ohiak azken txanpan sartutako gol batek erabaki du norgehiagoka. Quique Sanchez Floresen taldea erreakzionatzen saiatu da, baina ez du ia aukerarik izan. Horrela, Valentziak denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Gasteizen.
Sanchez Flores: “Berriro lehiatzeko prest gaudela uste dut”
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du astelehen honetan babazorroek Valentziaren aurka jokatuko duten partida aztertzeko (jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Alavesek estropezu egin du Racingen aurka (2-1)
Alavesek 2-1 galdu du Racingen aurka Sardineron, Koskiren golari esker markagailuan aurrea hartu duen arren. Zabirik buelta eman dio markagailuari, 2 gol eginda. Aitor Mañasek kolpe gogorra hartu du buruan, eta esku-ohean atera dute zelaitik.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.