Bi partidako zigorra ezarri diote Mendilibarri
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Jose Luis Mendilibar Alaveseko entrenatzaileari. Izan ere, Figueroa Vazquez epaileak txartel gorria erakutsi zion Zaldibarko teknikariari Alavesen eta Bartzelonaren arteko partidako (0-1) 90. minutuan, bere eremu teknikotik irteteagatik eta epaileak hartutako erabaki baten aurka "modu nabarmenean" behin eta berriz protesta egiteagatik.
Horrela, babazorroen entrenatzaileak ezingo du bere taldea zuzendu datorren larunbatean, Elxen aurkako norgehiagokan (14:00), ezta Mendizorrotzan otsailaren 13an, igandean, Valentziaren aurka jokatuko den 24. jardunaldiko lehian ere (14:00).
Horrez gain, zortzi jokalari (Darco Brasanac eta Nacho Vidal Osasunako jokalariak, tartean) jokatu ezinda geratuko dira hurrengo jardunaldian, 5 txartel hori pilatu baitituzte.