Alavesek lidergoari eusten dio Manu Barreiroren golari esker
Alavesek garaipen batekin eman dio hasiera Ligako bigarren itzuliari, Huescari 1-0 irabazita. Horri esker, pasadan hasteko porrota ahaztarazi dute arabarrek.
Jose Bordalasen taldeak beste hiru puntu lortu ditu eta sendo dira sailkapeneko lehen postuan, 42 punturekin.
Neurketa 21. minutuan erabaki da. Toquerok jokaldi bikaina egin du ezkerreko aldetik eta bere erdiraketa Manu Barreirok errematatu du ate barrura.
Fitxa teknikoa:
1 - Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Beobide, Mora, Femenía (Estrada, 53. min), D. Pacheco (David Torres, 81. min), Toquero, Manu Barreiro (Vadócz, 74. min).
0 - Huesca: Leo Franco, Aythami (Samu Saiz, 74. min), López, David, Fernández (Tyronne, 55. min), Morillas, Camacho (Figueroa, 59. min), Mérida, Bambock, Machis, Luis Fernández.
Gola: 1-0, 21. min: Manu Barreiro.
Manu Barreiro.Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Sanchez Flores: “Fede ekintzak egin behar ditugu eta talde honek dituen alde onak non dauden bilatu”