Alavesek golik gabe berdindu du Leganesen aurka
Alavesek golik gabe berdindu du Leganesen aurka Mendizorrotzan jokatu duen Adelante Ligako partida. Bi taldeetako bate ere ez du abagune gehiegrik sortu eta horren adibide argia izan da markagailuan ikusi den 0-0ekoa.
Arabako taldeak atsedenaldira iritsi baino hiru minutu lehenago izan du norgehiagokako abagunerik onena. Serantes atezainak, ordea, erantzun ikusgarria eman dio Bordaren jaurtiketa on bati. Leganesek lehen zatiko azken segundora arte itxaron du abagune argi bat sortzeko, baina Omar Ramosen jaurtiketa kanpora joan da.
Partidako azken minutuetan, Alaves garaipena lortzen saiatu da, baina Femeniak eta Raul Garciak ez dute Leganesen ate aurrean asmatu.
Fitxa teknikoa:
0 - Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Borda (Einar, 78. min), Raul Garcia, Femenía, Mora, Manu García, Guichón (D. Pacheco, 62. min), Toquero, Manu Barreiro (Vadocz, 59. min).
0 - Leganes: Serantes, Diaz, Mantovani, Insua, Luis Ruiz, Gabriel, Alberto Martin, Ruben Peña, Galarreta (Candela, 84. min), Omar Ramos (Szymanowsky, 56. min), Guillermo (Borja Lazaro, 64. min).
Epailea: Figueroa Vazquez.
gueroa Vazquez.Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Sanchez Flores: “Fede ekintzak egin behar ditugu eta talde honek dituen alde onak non dauden bilatu”