Alaves, promozio postuetatik gertuago (1-0)
Alavesek bolada onari eutsi dio. Gasteizko taldeak etxeko seigarren garaipen jarraian erdietsi du Tenerife mendean hartuta (1-0). Albertoren taldeak gero eta hurbilago ditu promozio postuak.
Lanzak markagailua estreinatu du lehen zatia amaitzear zenean, 44. minutuan hain zuzen ere. Katalanak atzelariak gainditu ditu eta ezkerrarekin gol benetan ederra sartu du (1-0).
Bigarren zatian errenta handitzeko gol-aukerak sortu ditu Alavesek, baina ezin izan du Tenerifeko atezaina bigarrenez gainditu. 47 puntu dituzte babazorroek dagoeneko.
Fitxa teknikoa:
1; Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia, Toribio, Manu Garcia (Rafa Garcia, 61'), Toti, Juanma (Sergio Llamas, 82'), Lanzarote, Despotovic (Juli, 69').
0; Tenerife: Dani, Moyano (Cristo Martin, 85'), Albizua, Carlos Ruiz, Camara, Ricardo, Cristo Diaz (Juan Carlos, 55'), Aitor Sanz, Suso, Aridane (Abdon Prats, 70'), Maxi Pérez.
Gola:
1-0, 44': Lanzarote.
Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Sanchez Flores: “Fede ekintzak egin behar ditugu eta talde honek dituen alde onak non dauden bilatu”