Irene Paredes, Maite Zubieta eta Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren Eurokoparako deialdian
Irene Paredes, Maite Zubieta eta Lucia Garcia euskal jokalariek 2025eko Eurokopa jokatuko dute Espainiako selekzioarekin. Hirurak Eurokoparako deialdian sartu ditu Montse Tome hautatzaileak.
Gainera, Adriana Nanclares Miranda Ebroko (Burgos) Athleticen atezaina ere sartu du deialdian Tomek. Eurokopa Suitzan jokatuko da, uztailaren 2tik 27ra artean.
Deialdia:
Atezainak: Cata Coll (FC Barcelona), Esther Sullastres (Sevilla) eta Adriana Nanclares (Athletic Club).
Defentsak: Ona Batlle, Jana Fernandez eta Irene Paredes (Bartzelona), Olga Carmona eta Maria Mendez (Real Madril), Laia Aleixandri eta Leila Ouahabi (Manchester City).
Erdilariak: Alexia Putellas, Patri Guijarro, Aitana Bonmati eta Vicky Lopez (Bartzelona) eta Maite Zubieta (Athletic Club).
Aurrelariak: Mariona Caldentey (Arsenal), Athenea del Castillo eta Alba Redondo (Real Madril), Claudia Pina eta Salma Paralluelo (Bartzelona), Esther Gonzalez (Gotham City), Lucia Garcia (Monterrey) eta Cristina Martin-Prieto (Benfica).
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Mikel Merinok aurrera egiteko gola eman dio berriz Espainiari (2-1)
Aulkitik sartu eta berehala, jokalari iruindarrak azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio bere taldeari Belgikaren aurka eta finalerdietarako txartela.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Suitzak Kolonbia kanporatu du, penaltietan, eta prest daude Munduko Txapelketako final laurdenak
Hauek dira final laurdenetako kanporaketa guztiak: alde batetik, Frantzia-Maroko, eta Espainia-Belgika; bestetik, Norvegia-Ingalaterra, eta Argentina-Suitza. Final zortzirenetako azken kanporaketan, Suitzak eta Kolonbiak 0-0 berdindu dute, eta penaltietan Suitza 4-3 gailendu da.
Romerok, Messik eta Enzok bizia eman diote txapeldunari, Egiptoren aurka gorriak ikusi ondoren (3-2)
Argentina ezinean ibili da Egiptoren aurkako norgehiagokan. Afrikarrak 0-2 aurretik jarri dira markagailuan, Yasser Ibrahim eta Mostafa Ziko jokalarien golei esker.
Queiroz, Aguirre eta Roberto Martinez dira Munduko Txapelketaren azken biktimak
Ghanako Futbol Federazioaren arabera, oraindik ez dute Queirozen uko formalik jaso, baina bere Instagrameko mezuak ez du zalantzarako tarterik uzten. Aguirreren kasuan, Mexiko Munduko Txapelketan zuzentzeko akordioa zuen. Azkenik, Roberto Martinezi lortutako emaitza txarrak kalte egindio. Portugaleko Futbol Federazioak ez zuen espero final-zortzirenetan galtzea.
Belgikak garaipen argia lortu du AEBren aurka (1-4), eta Espainia izango du aurkari Munduko Txapelketako final laurdenetan
De Ketelaerek, bi gol sartuta, Vanakenek eta Lukakuk markagailuan islatu dute Belgikako selekzioak erakutsitako nagusitasuna. Balogun AEBko jokalariak neurketan parte hartu du, eta horrek norgehiagoka markatu du, kontuan izanik FIFAko Diziplina Batzordeak erabakita jokatu ahal izan duela.
Mikel Merinok final-laurdenetarako sailkatu du Espainia, luzapenaren atarian (0-1)
Nafarrak, Ferran Torresen pasea baliatuta, 91. minutuan sartu du Luis de la Fuenteren taldea final-laurdenetan. Espainiak AEB-Belgika partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.
Norvegiak Brasil kanporatu du (1-2), eta Ingalaterrak Mexiko (2-3), eta biek izango dute jokoan finalerdietarako txartel bat
Norvegiako eta Ingalaterrako selekzioak nor baino nor gehiago arituko dira, final laurdenetan, larunbatean, 23:00etan. Final zortzirenetan, Norvegiak Brasil menderatu du, Erling Haalandek bi gol sartuta, eta Ingalaterra Mexikori gailendu zaio; neurketa horretan, Jude Bellinghamek bi gol egin ditu, eta Harry Kanek, penaltiz, beste bat.
Mbappek hamaika metroetatik hautsi du Paraguaiko harresia, eta Frantzia final-laurdenetan sartu du
Kylian Mbappek 70. minutuan egindako penalti batek garaipena eman dio Frantziari (0-1) Paraguairen aurka 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Didier Deschampsen taldeak Marokoren aurka jokatuko du final-laurdenetan.