Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deportivo-Athletic, Valentzia-Reala, Alaves-Atletico eta Eibar-Costa Adeje Tenerife, Erregina Kopako final-zortzirenetan

Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, abenduaren 19an eta 20an. Gainerako partidak Celta-Granada, Argual-Real Madril, Levante Badalona-Sevilla, Logroño United-Bartzelona izango dira.

Copa-Reina

Erregina Kopa. Artxiboko irudia.

Espainiako Futbol Federazioak zozketa egin du gaur arratsaldean Erregina Kopako final-zortzirenetako kanporaketak erabakitzeko. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, abenduaren 19an eta 20an.

Euskal taldeei dagokienez, Alavesek eta Eibarrek Atletico Madril eta Costa Adeje Tenerife hartuko dituzte etxean, hurrenez hurren. Bestalde, Athleticek Deportivo A Coruñari egingo dio bisita, eta Realak, Valentziari.

Sonia Bermudez Espainiako hautatzaileak, Ainhoa Marin Realaren jokalariak eta Sara Ortega Athleticen jokalariak atera dituzte bolak Las Rozasen egindako zozketan.

Final-zortzirenetako gainerako partidak hauek izango dira: Celta-Granada, Argual-Real Madril, Levante Badalona-Sevilla, Logroño United-FC Bartzelona.

Publizitatea
X
Publizitatea
X