Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia-Frantzia, Norvegia-Ingalaterra, Herbehereak-Portugal eta Belgika-Alemania, Nazioen Ligako final-laurdenetan

Horiek dira gaur eguerdian, Nyonen, egindako zozketan egokitu diren kanporaketak. Joaneko partidak martxoaren 25ean eta 27an jokatuko dira, eta itzuliko neurketak martxoaren 28an eta 30ean.

NYON (Switzerland), 20/11/2026.- A screen shows the fixtures for the UEFA Nations League quarterfinals at the UEFA headquarters in Nyon, Switzerland, 20 November 2026. (Suiza) EFE/EPA/SALVATORE DI NOLFI

UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan egindako zozketaren emaitza. Argazkia: EFE

Espainia-Frantzia, Herbehereak-Portugal, Norvegia-Ingalaterra eta Belgika-Alemania dira Nazioen Ligako final-laurdenetako kanporaketak, UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan ostiral honetan egindako zozketaren arabera.

Joaneko partidak Espainian, Herbehereetan, Norvegian eta Belgikan jokatuko dira, 2027ko martxoaren 25ean eta 27an; itzuliko neurketak, berriz, Frantzia, Alemania, Portugal eta Ingalaterraren zelaietan izango dira, martxoaren 28an eta 30ean, UEFAk jakinarazi duenez.

Lau irabazleek Lauko Finala jokatuko dute, eta finalerdiak ekainaren 9an eta 10ean izango dira. Finala eta hirugarren posturako lehia ekainaren 13an jokatuko dira. Bi kanporaketa horiek hartuko dituzten futbol-zelaiak oraindik erabakitzeko daude.

Ostiral honetako zozketak B mailatik A mailara (Bosnia-Herzegovina-Danimarka, Hungaria-Serbia, Irlanda-Kroazia eta Eslovenia-Gales) eta B mailatik C mailara (Estonia-Errumania, Bielorrusia-Israel, Faroe uharteak-Georgia eta Zipre-Ipar Mazedonia) igotzeko kanporaketak ere erabaki ditu.

Publizitatea
X
Publizitatea
X