Amorebieta vs Osasuna, Gimnastica Torrelavega vs Alaves eta Numantzia vs Athletic, Errege Kopako bigarren kanporaketan
Madrilen astelehenean egin duten zozketak, gainera, beste neurketa hauek ere ekarri ditu, euskal taldeentzat: Sestao River vs Valladolid, Portugalete vs Deportivo eta Sant Andreu vs Eibar. Kanporaketa abenduaren 1etik 3ra bitartean jokatuko dute, partida bakarrera.
Errege Kopako bigarren kanporaketa abenduaren 1etik 3ra jokatuko dute. Argazkia: Europa Press.
2026-2027 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketako partidak zozkatu dituzte astelehenean, Madrilen, eta, euskal taldeei dagokienez, ondorengo partidak izango dira: Amorebieta vs Osasuna, Gimnastica Torrelavega vs Alaves, Numantzia vs Athletic, Sestao River vs Valladolid, Portugalete vs Deportivo eta Sant Andreu vs Eibar.
Kanporaketa abenduaren 1etik 3ra bitartean izango da jokoan, partida bakarrera.
Errege Kopako bigarren kanporaketa
- Amorebieta-Osasuna
- Gimnastica Torrelavega-Alaves
- Numantzia-Athletic
- Sestao River-Valladolid
- Portugalete-Deportivo
- Sant Andreu-Eibar
Zure interesekoa izan daiteke
Espainia-Frantzia, Norvegia-Ingalaterra, Herbehereak-Portugal eta Belgika-Alemania, Nazioen Ligako final-laurdenetan