Queiroz, Aguirre eta Roberto Martinez dira Munduko Txapelketaren azken biktimak
Ghanako Futbol Federazioaren arabera, oraindik ez dute Queirozen uko formalik jaso, baina bere Instagrameko mezuak ez du zalantzarako tarterik uzten. Aguirreren kasuan, Mexiko Munduko Txapelketan zuzentzeko akordioa zuen. Azkenik, Roberto Martinezi lortutako emaitza txarrak kalte egindio. Portugaleko Futbol Federazioak ez zuen espero final-zortzirenetan galtzea.
Nazioarteko futboleko hiru entrenatzaile ospetsuk, Carlos Queiroz portugaldarrak, Ghanako hautatzaileak; Javier Aguirre mexikarrak, bere herrialdeko selekzioko teknikariak; eta Roberto Martinez espainiarrak, Portugalgo entrenatzaileak, 11ra igo dute Estatu Batuetako, Mexikoko eta Kanadako Munduko Txapelketan 'eroritako' entrenatzaileen kopurua.
Carlos Queirozek, Real Madrileko entrenatzaile ohiak, azken orduetan esan die agur Ghanako zaleei Instagrameko bere kontuan, bere selekzioak larunbat honetan Kolonbiaren aurka 1-0 galdu eta gero. Queiroz iragan apirilean kontratatu zuen Ghanak Munduko Txapelketan parte hartzeari lotutako iraupen laburreko akordio batekin eta, Ghanako Futbol Federazioak adierazi duen arren ez duela oraindik teknikariaren uko formalik jaso, bere mezuak ez du zalantza izpirik uzten.
Javier Aguirreren kasuan, Mexikorekin zuen akordioa Munduko Txapelketa amatzearekin batera bukatzen zen. Izan ere, Mexikoko Federazioak Rafa Marquez Bartzelonako futbolari ohia iragarri zuen. Final-zortzirenetan Ingalaterraren aurka galdu ostean (2-3) eman zuen prentsaurrekoan, Aguirrek, Atletico Madril, Osasuna eta Mallorcako entrenatzaile ohiak, bere zikloaren amaiera berretsi zuen Mexikoko hautatzaile gisa, eta arrakastak opa zizkion Marquezi, bere egungo laguntzaileari.
Azkenik, Roberto Martinezek hitz politak esan zituen final-zortzirenetan Espainiaren aurka 0-1 galdu ondoren agur esateko. "Sekulako ondarea hartu dut nirekin. Dena 3 urte eta erdiz saiatu ginen. Ziklo baten amaiera da eta zilegi da Pedro Proença presidenteak beste bat aukeratu ahal izatea, eskerrak ematen dizkiot, baldintza guztiak eman baitzizkidaten", adierazi zuen Dallasen jokatutako partidaren osteko prentsaurrekoan.
Hona hemen selekzioen buru izaten jarraitzen ez duten entrenatzaileen zerrenda:
Sabri Lamouchi (Tunisia)
Steve Clarke (Eskozia)
Miroslav Koubek (Txekiar Errepublika)
Hong Myung-bo (Hego Korea)
Marcelo Bielsa (Uruguai)
Sebastian Beccacece (Ekuador)
Ronald Koeman (Herbehereak)
Julian Nagelsmann (Alemania)
Javier Aguirre (Mexiko)
Carlos Queiroz (Ghana).
Roberto Martínez (Portugal).
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.