Mbappek hamaika metroetatik hautsi du Paraguaiko harresia, eta Frantzia final-laurdenetan sartu du
Kylian Mbappek 70. minutuan egindako penalti batek garaipena eman dio Frantziari (0-1) Paraguairen aurka 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Didier Deschampsen taldeak Marokoren aurka jokatuko du final-laurdenetan.
Frantziak gogor lan egin behar izan du 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan Paraguai sendo bat gainditzeko. Didier Deschampsek zuzentzen duen taldeak Kylian Mbappek 70. minutuan egindako penaltiari esker lortu du sailkapena.
Paraguaiko selekzioak oso partida defentsiboa planteatu du, bost atzelariko lerroarekin. Planteamendu horrek zaildu egin du Frantziaren erasoko jokoa, jabetzan nagusi izan baita lehen zatian, baina aukera garbi gutxi sortu ditu.
Atsedenaldira iritsi aurretik, Manu Konek izan du frantziarren aukerarik arriskutsuena urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Mbappe, Dembele eta Rabiot ere saiatu dira, baina ez dute Paraguairen defentsa sendoa hausterik lortu.
Bigarren zatian, Frantziak aurrerapausoa eman du joko erritmoa bizituz, eta Desire Doueren sarrera erabakigarria izan da. Erasotzaile gazteak Diego Gomezek area barruan egindako falta eragin du, eta VARak jokaldia berrikusi ondoren, epaileak penaltia adierazi du.
Mbappek ez du hutsik egin hamaika metroetatik, eta partidako gol bakarra sartu du. Gainera, zazpi golekin Lionel Messirekin berdindu du txapelketako goleatzaile nagusien sailkapenean.
Paraguai saiatu da azken txanpan erreakzionatzen, baina erasoko baliabide nahikorik ez du izan Frantziako defentsa gainditzeko. Orlando Gillek, berriz, porrot handiagoa saihestu du meritu handiko hainbat esku-hartzerekin.
Garaipen honekin, Frantziak Marokoren aurka jokatuko du 2026ko Munduko Txapelketako final-laurdenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Ingalaterrak eta Argentinak Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Norvegia eta Suitza luzapenean gaindituta
Jude Bellinghamek, biko batekin, Ingalaterrak Norvegiaren aurka lortutako markagailua irauli du (1-2), eta Argentinak Suitza borrokalari bati irabazi dio (3-1) Julian Alvarezek eta Lautaro Martinezek egindako golei esker.
Mikel Merinok aurrera egiteko gola eman dio berriz Espainiari (2-1)
Aulkitik sartu eta berehala, jokalari iruindarrak azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio bere taldeari Belgikaren aurka eta finalerdietarako txartela.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Suitzak Kolonbia kanporatu du, penaltietan, eta prest daude Munduko Txapelketako final laurdenak
Hauek dira final laurdenetako kanporaketa guztiak: alde batetik, Frantzia-Maroko, eta Espainia-Belgika; bestetik, Norvegia-Ingalaterra, eta Argentina-Suitza. Final zortzirenetako azken kanporaketan, Suitzak eta Kolonbiak 0-0 berdindu dute, eta penaltietan Suitza 4-3 gailendu da.
Romerok, Messik eta Enzok bizia eman diote txapeldunari, Egiptoren aurka gorriak ikusi ondoren (3-2)
Argentina ezinean ibili da Egiptoren aurkako norgehiagokan. Afrikarrak 0-2 aurretik jarri dira markagailuan, Yasser Ibrahim eta Mostafa Ziko jokalarien golei esker.
Queiroz, Aguirre eta Roberto Martinez dira Munduko Txapelketaren azken biktimak
Ghanako Futbol Federazioaren arabera, oraindik ez dute Queirozen uko formalik jaso, baina bere Instagrameko mezuak ez du zalantzarako tarterik uzten. Aguirreren kasuan, Mexiko Munduko Txapelketan zuzentzeko akordioa zuen. Azkenik, Roberto Martinezi lortutako emaitza txarrak kalte egindio. Portugaleko Futbol Federazioak ez zuen espero final-zortzirenetan galtzea.
Belgikak garaipen argia lortu du AEBren aurka (1-4), eta Espainia izango du aurkari Munduko Txapelketako final laurdenetan
De Ketelaerek, bi gol sartuta, Vanakenek eta Lukakuk markagailuan islatu dute Belgikako selekzioak erakutsitako nagusitasuna. Balogun AEBko jokalariak neurketan parte hartu du, eta horrek norgehiagoka markatu du, kontuan izanik FIFAko Diziplina Batzordeak erabakita jokatu ahal izan duela.
Mikel Merinok final-laurdenetarako sailkatu du Espainia, luzapenaren atarian (0-1)
Nafarrak, Ferran Torresen pasea baliatuta, 91. minutuan sartu du Luis de la Fuenteren taldea final-laurdenetan. Espainiak AEB-Belgika partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.
Norvegiak Brasil kanporatu du (1-2), eta Ingalaterrak Mexiko (2-3), eta biek izango dute jokoan finalerdietarako txartel bat
Norvegiako eta Ingalaterrako selekzioak nor baino nor gehiago arituko dira, final laurdenetan, larunbatean, 23:00etan. Final zortzirenetan, Norvegiak Brasil menderatu du, Erling Haalandek bi gol sartuta, eta Ingalaterra Mexikori gailendu zaio; neurketa horretan, Jude Bellinghamek bi gol egin ditu, eta Harry Kanek, penaltiz, beste bat.