Argentinak eta Kolonbiak final-zortzirenetarako txartela lortu dute Cabo Verde eta Ghana gaindituta
Argentinak luzapena behar izan du Cabo Verde talde borrokalaria 3-2 mendean hartzeko, eta Egiptoren aurka jokatuko du 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Kolonbiak, bere aldetik, Ghanari irabazi dio (1-0) Jhon Ariasen gol bati esker, eta Suitzaren aurka neurtuko ditu indarrak.
Argentinak eta Kolonbiak 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako sailkapena ziurtatu dute, bi kanporaketa oso ezberdin gainditu ondoren. Munduko txapeldunak Cabo Verde (3-2) mendean hartzeko lan egin behar izan duen bitartean, Kolonbiak nagusitasunez eta ezustekorik gabe irabazi du Ghanaren aurkako neurketa (1-0).
Miamiko Hard Rock Stadiumean, Lionel Scalonik zuzentzen duen taldeak berriz ere erakutsi du bere partaidetza historikoa ez dela kasualitatearen emaitza. Lionel Messik 29. minutuan ireki du markagailua, txapelketako bere zazpigarren golarekin, eta Munduko Txapelketetako hogeigarren golarekin.
Hala ere, Cabo Verdek atsedenaldiaren ostean erreakzionatu eta 59. minutuan berdindu du Deroy Duarteren bitartez. Argentinak abantaila berreskuratu du luzapena hasi eta berehala Lisandro Martinezengol batekin, baina 103. minutuan Sidny Lopes Cabralen gol ikusgarriak partida orekatu du.
Neurketa penaltietara bideratuta zegoela zirudienean, Cristian Romerok buruz egindako errematea 3-2koa izan da, Diney Borgesek baloia bere atean sartu eta gero. Argentinak eutsi egin dio talde afrikarraren azken bultzadari, eta final-zortzirenetarako txartela lortu du.
Kolonbiak, bere aldetik, txapelketako hamasei selekziorik onenen artean dagoela berretsi du, Kansasko Arrowhead Stadiumen Ghana 1-0 garaituta. Partidako gol bakarra 15. minutuan iritsi da, Jhon Ariasek Luis Suarezek hasitako ekintza ona burutu duenean.
Kolonbiak ez du bere jokorik distiratsuena erakutsi, baina nagusi izan da. James Rodriguez atsedenaldian ordezkatu duen Juan Fernando Quinterok dinamismo handiagoa eman dio taldeari, eta Luis Diazek aukera garbiak izan ditu aldea handitzeko, tartean baliogabetutako gol bat eta buruz buruko aukera bat.
Ghanak apenas sortu du arriskurik, eta Munduko Txapelketari agur esan dio erreakzionatzeko gaitasunik gabe. Garaipen honekin, Kolonbiak Suitza izango du aurkari final-zortzirenetan, historian bigarren aldiz Munduko Kopa bateko final-laurdenak lortzeko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.