Norvegiak Brasil kanporatu du (1-2), eta Ingalaterrak Mexiko (2-3), eta biek izango dute jokoan finalerdietarako txartel bat
Norvegiako eta Ingalaterrako selekzioak nor baino nor gehiago arituko dira, final laurdenetan, larunbatean, 23:00etan. Final zortzirenetan, Norvegiak Brasil menderatu du, Erling Haalandek bi gol sartuta, eta Ingalaterra Mexikori gailendu zaio; neurketa horretan, Jude Bellinghamek bi gol egin ditu, eta Harry Kanek, penaltiz, beste bat.
Haalandek sartu ditu Norvegiaren bi golak. Argazkia: EFE.
Norvegia eta Ingalaterra Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko futbol Txapelketako final laurdenetarako sailkatu dira, igande gauean eta astelehen goizaldean. Sailkatzea lortu duten selekzioek, hurrenez hurren, Brasil (1-2) eta Mexiko (2-3) kanporatu dituzte. Horrenbestez, larunbatean, 23:00etan, final laurdenetan, Norvegia eta Ingalaterra nor baino nor gehiago arituko dira, eta jokoan izango dute Munduko Txapelketako finalerdietarako txartel bat.
Testuinguru horretan, New Yorken, Norvegiak txapelketako ustekabe handienetakoa eman du, Brasil lehiatik at utzita; izan ere, Brasil beti izaten da Munduko Txapelketa irabazteko faborito nagusienetakoa, hori sei aldiz lortu baitu, beste inork baino gehiagotan. Norvegiak 1-2 irabazi du, eta, horretarako, bi jokalari nabarmendu dira, bereziki: Erling Haaland aurrelaria, 79. eta 90. minutuetan, bi gol bikain sartu baititu, eta Orjan Nyland atezaina, hainbat geldiketa eder egin dituelako, besteak beste Guimaraesi 14. minutuan gelditu dion penaltia. 0-2koarekin, Brasilek bere gola sartu du; Neymarrek egin du, penaltiz, luzapenean. Horrek, baina, ez du eragotzi Norvegiak garaipena eskuratzea eta selekzio hori aurrenekoz Munduko Txapelketako final laurdenetan izatea; Brasilek, ordea, 2002an orain arte azkenekoz Munduko Kopa altxatu zuenetik, finalean ere ezin izan da aritu.
Mexiko Hirian, partida ikusgarrian, Ingalaterra Mexikori gailendu zaio, 2-3. Ingalaterra, lehen zatian, 0-2 aurreratu du, Jude Bellinghamek 36. eta 38. minutuetan sartutako golen bidez, baina Julian Quiñonesek, atsedenaldira joan aurretik, 1-2koa egin du. Bigarren zatian, 53. minutuan, Quansah Ingalaterrako jokalariari txartel gorria atera dio epaileak; Harry Kanek, penaltiz, 1-3koa lortu du, eta Raul Jimenezek, penaltiz ere, 69. minutuan, 2-3koa jarri du. Amaierara bitartean, Javier Aguirrek entrenatzen duen selekzioak ahalegin handia egin du berdinketaren bila, baina ezin izan du hirugarren gol hori sartu, eta, txapelketa ona eginda, agur esan dio lehiari.
Ondorengo orduetarako, final zortzirenetako beste bi partida daude aurreikusita, eta bi selekzio garaile nor baino nor gehiago arituko dira ostiral gauean. Alde batetik, 21:00etan, Portugal-Espainia izango da, eta baliteke Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Nico Williams euskal jokalariek horretan jokatzea, eta, beste aldetik, AEB-Belgika kanporaketa ere izango da jokoan, 02:00etatik aurrera.
Jarraitu informazio osoa kirolakeitb.eus-en 2026ko Munduko Txapelketari buruzko web orri berezian.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.