Belgikak garaipen argia lortu du AEBren aurka (1-4), eta Espainia izango du aurkari Munduko Txapelketako final laurdenetan
De Ketelaerek, bi gol sartuta, Vanakenek eta Lukakuk markagailuan islatu dute Belgikako selekzioak erakutsitako nagusitasuna. Balogun AEBko jokalariak neurketan parte hartu du, eta horrek norgehiagoka markatu du, kontuan izanik FIFAko Diziplina Batzordeak erabakita jokatu ahal izan duela.
Charles De Ketelaere, taldekideekin, bere bi goletako bat sartuta. Argazkia: EFE.
Belgika Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko futbol Txapelketako final laurdenetarako sailkatu da. Belgikako selekzioak astearte goizaldean eskuratu du sailkatzea, Seattlen, final zortzirenetan AEB menderatuta, 1-4. Horrenbestez, Belgikak, hurrengo kanporaketan, Espainia izango du aurkari, ostiralean, 21:00etan, Los Angelesen; neurketa horretan, finalerdietarako txartel bat izango da jokoan, eta irabazlea Frantziaren edo Marokoren aurka aritu beharko da finalaurrekoan.
Belgikako selekzioak argi menderatu du AEB, De Ketelaerek bi gol sartuta eta Vanakenek eta Lukakuk beste bana eginda. Folarin Balogun aurrelari estatubatuarrak norgehiagokan parte hartu du, eta horrek partida markatu egin du. Monakoko futbolariari, final hamaseirenetan, txartel gorria atera zion epaileak, eta, hortaz, zigortuta zegoen final zortzirenetarako, baina FIFAko Diziplina Batzordeak, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak dei bat eginda, erabakita zuen txartel hori bertan behera uztea, eta, hala, Balogun zelairatu ahal izatea. Belgikak esana zuen partida inpugnatu egingo zuela, baina Mauricio Pochettino AEBko hautatzaileak hasierako hamaikakoan sartu du Balogun; izan ere, selekzio horretako jokalari nabarmenetakoa da.
Nolanahi ere, Belgika gehiago izan da, eta merezi izan du eskuratu duen garaipena. De Ketelaerek jarri du aurretik Belgikako selekzioa, bederatzigarren minutuan, baina Tillamenk, 31. minutuan, berdinketa egin du. De Ketelaerek, bi minuturen buruan, bere bigarren gola egin eta Belgika berriro aurreratu du. Bigarren zatian, Belgikak beste bi gol sartu ditu, eta emaitza biribildu, Vakanenen eta Lukakuren bidez; horien golak 57. minutuan eta luzapenean izan dira.
Onana erdilaria lesionatu egin da, lehen zatian, eta ziurrenik ezingo du jokatu final laurdenetako partidan, Espainia-Belgika kanporaketan, ostiral gauean.
Beraz, asteartean, final zortzirenetako azen bi kanporaketak izango dira jokoan: Argentina-Egipto, 18:00etan, eta Suitza-Kolonbia, 2200etan. Neurketa horietako irabazleak nor baino nor gehiago arituko dira, igandeko 03:00etan, finalerdietarako sailkatzea jokoan. 2026ko Munduko Txapelketaren gainean kirolakeitb.eus-ek duen web orri berezian, informazio guztia duzu.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.