Portugalek Kroaziari irabazi dio luzapenean, eta Suitzak nagusitasunez egin du aurrera final-zortzirenetara
Portugalek 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako txartela eskuratu du Kroaziari 2-1 irabazita, Gonçalo Ramosek 94. minutuan sartutako golari esker. Suitzak ere aurrera egin du, Aljeria (2-0) garaituta, eta hurrengo kanporaketako aurkaria ezagutzeko zain dago.
Portugalgo selekzioko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Portugalek azken unera arte sufritu du Torontoko BMO Field estadioan Kroaziari irabazteko (2-1 ), eta 2026ko Munduko Kopako final-zortzirenetarako sailkapena lortzeko. Hurrengo kanporaketan Espainiaren aurka ariko da.
Lehen zatian nagusi izan da Roberto Martinezek zuzentzen duen taldea, baina atsedenaldiaren ostean neurketaren kontrola galdu du Kroaziak agintea hartu baitu. Izan ere, Ivan Perisicek egindako golak aurretik jarri ditu kroaziarrak, eta portugaldarrak erreakzionatzera behartu ditu. 68. minutuan, Cristiano Ronaldok berdinketa lortu du penalti puntutik, VARak Nikola Vlasicek Renato Veigari egindako arau-haustea adierazi ondoren.
Hala ere, Kroaziak abagune onenak izan ditu, eta Diogo Costa atezainak egindako geldiketa erabakigarriek eragotzi dute kroaziarrak markagailuan aurreratzea. Horren aurrean, Roberto Martinezek aulkia mugitu eta talde erasokorrago baten aldeko apustua egin du, Cristiano Ronaldo azken txanpan erretiratuz.
Partida luzapenera bideratuta zegoela zirudienean, Rafael Leaoren erdiraketa bikaina buruz sare barrura bidali du Gonçalo Ramosek 94. minutuan. Kroaziak berdinketa lortu du ondorengo jokaldian Josko Gvardiolen bidez, baina VARak gola baliogabetu du jokoz kanpokoa adierazita, Kroaziaren ametsari amaiera emanez.
Vancouverren, Suitzak bere nagusitasuna berretsi du Aljeriaren aurka 2-0 irabazita.
Talde helvetiarrak hamar minutura bideratu du partida Breel Emboloren gol bati esker, Johan Manzambi gaztearen bakarkako ekintza bikain baten ondoren.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Dan Ndoyek abantaila handitu du, Aljeriak defentsan egindako zenbait akats aprobetxatuta. Aljeriak aukera bakan batzuk izan ditu, batez ere Riyad Mahrezen bidez, baina Suitzak kontrolpean izan du neurketa, eta garaipen argia eskuratu du.
Garaipen honekin, talde helvetiarrak seigarrenez lortu du final-zortzirenetarako sailkapena Munduko Kopan, eta orain Kolonbia eta Ghanaren arteko neurketako irabazlea izango du aurkari.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.