Bielsa, Koeman eta Beccacece aulkietako azken biktimak, Munduko Txapelketa honetan
"Amaiera hau, agur hau, oso mingarria da", onartu du Marcelo Bielsa Uruguairen hautatzaileak, kargua utziko duela iragarri ostean. Ronald Koeman prestatzaile holandarrak ere jakinarazi du ez duela kontratua berrituko Marokoren aurka galdu ostean. Era berean, Sebastian Beccacece Ekuadorren entrenatzaileak dimisioa eman du, Mexikoren kontrako porrotaren ondotik.
Marcelo Bielsa, Uruguairen hautatzailea, eta Ronald Koeman, Herbehereetako prestatzailea. Argazkia: EFE/EITBKirolak
Marcelo Bielsa entrenatzaile argentinarrak gezurtatu egin du Fede Valverde Real Madrileko erdilariarekin arazoak izan dituela, eta kargua utziko duela iragarri du, AEBko, Mexikoko eta Kanadako Munduko Txapelketako multzoen fasean Uruguai kanpoan geratu ondoren.
"Amaiera hau, agur hau, oso mingarria da. Nik nituen espektatibengatik, eta oso gaizki bukatu delako. Jende asko izan dut aldamenean. Jokalariek gaitasun handia zuten. Futbolariek ez dute ezer txarrik egin, ez haiek zuzentzea galarazi didanik behintzat", esan du argentinarrak bere agurraren prentsaurrekoan.
Besteak beste, Leeds eta Athletic taldeetako entrenatzaile ohiak (70 urte) Uruguai zuzendu du Munduko Txapelketa honetan. Uruguaik Saudi Arabiaren eta Cabo Verderen aurka berdindu zuen, eta Luis de la Fuenteren Espainiaren aurka galdu zuen (0-1) azken partida.
Ronald Koeman entrenatzaile nederlandarrak ere jakinarazi dio Holandako Futbol Federazioari (KNVB) ez duela kontratua berrituko Herbehereetako hautatzaile gisa, bere taldea final-hamaseirenetan Munduko Txapelketatik kanporatu eta hurrengo egunean, Marokoren aurka penaltietan galdu ostean.
Koemanek selekzioaren X kontuaren bidez eman du erabakiaren berri, eta adierazi du ez dela "erabaki erraza" izan.
"Eskertuta nago, eta eskerrak eman nahi dizkiet nire bi aroetan selekzioko kide izan diren guztiei", azpimarratu du, besteak beste, Valentziako eta Bartzelonako entrenatzaile ohiak.
Era berean, Sebastian Beccacece Ekuadorren hautatzaileak kargua utziko duela iragarri du, Mexikoren aurka 2-0 galdu ostean.
"Emaitzek balio dute, eta gaur familia zoragarri honi agur esan behar diot", adierazi du 45 urteko entrenatzaile argentinarrak, Mexikoren kontra Azteca futbol-zelaian galdu eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.