Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak eta Mexikok final-zortzirenetarako txartela lortu dute

Frantziako selekzioak Suediari irabazi dio (3-0) eta Paraguairen aurka jokatuko du final-zortzirenetan. Mexikok, bestalde, Ekuador menderatu du (2-0).

Frantzia-Suedia partidako argazkia
Frantzia eta Suediaren arteko topaketaren irudia. EFE

Frantziako selekzioa Suediari gailendu zaio astearte honetan (3-0) AEBko, Mexikoko eta Kanadako Munduko Txapelketako final-hamaseirenetan, eta txapelketako final-zortzirenetarako sailkatu da, Kylian Mbappek eta Bradley Barcolak sartutako golei esker.

Didier Deschampsen taldeak ez zion aukerarik eman Suediari. Mbappe eta Olise jokalarien lan bikaina nahikoa izan da Suedia aise garaitzeko.

Final-zortzirenetan, Paraguai izango du zain, Alemania penaltietan kanporatu ostean. Datorren larunbatean, uztailaren 4an (23:00etan) jokatuko dute neurketa, Lincoln Financial Field Stadiumean (Filadelfia).

Mexikok ere aurrerapausoa eman du astearte honetan final-zortzirenetarako txartela eskuratuta, Ekuadorri 2-0 irabazita, Julian Quiñonesen eta Raul Jimenezen golekin.

Horrela, Javier Agirreren taldeak bere historian bigarren aldiz egin du aurrera Munduko Kopako azken faseko kanporaketa batean. Orain dela 40 urte lortu zuen azken sailkapena, 1986an, Bulgariaren aurka.

Mexikarren aurkaria Ingalaterrak eta Kongoko Errepublika Demokratikoak asteazken honetan jokatuko duten neurketatik aterako da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X