Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon atezain arabarra (Murgia) izandatu dute Espainiak bereganatu duen 2026ko Munduko Txapelketako atezain onena.
Athletic Clubeko jokalariak gol bakarra jaso du txapelketa osoan zehar (zortzi partida), Belgikaren aurka final-laurdenetan (2-1), hain zuzen ere. Orduko hartan, Charles De Ketelaere aurrelari belgikarrak sareetara bidali zuen area barrutik egindako burukada bat, Timothy Castagneren erdiraketa baliatuta.
Aipatutakoaz gain, Simonek beste marka bat ere eskuratu du Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan jokatutako lehiaketan; izan ere, Munduko Txapelketetako historian golik jaso gabe denbora gehien (619 minutu) eman duen atezaina da. Ordura arte, Walter Zenga atezain italiarrak zuen marka (517 minutu) gainditu egin du murgiarrak.