Paraguai eta Maroko final-zortzirenetan, penaltietan irabazita
Paraguaiko selekzioak 3-4 garaitu zuen Alemania penaltietan; Marokoko taldeak, berriz, 2-3 irabazi zion Herbehereei, penaltietan baita ere.
Paraguaik Alemania kanporatu du astelehen honetan Munduko Txapelketako final-hamaseirenetan. Partida banako berdinketaz amaitu denez, penaltietan erabaki da kanporaketa (3-4). Havertz, Nick Woltemade eta Tah jokalarien hutsegiteek Julian Nagelsmannen taldea kondenatu dute, eta final-zortzirenetarako txartela eman diote Paraguairi.
Paraguaitarrek aurrea hartzea lortu dute lehen zatiko azken minutuetan Julio Encisoren (42. min) golari esker, baina Kai Havertzek lehia orekatu du aldageletatik itzuli eta gutxira (54. min).
Penaltiak galduta Munduko Txapelketatik at geratu den lehen aldia du Alemaniak. Gainera, hirugarrenez jarraian, bost aldiz munduko txapeldun izandako taldea ez da 16 onenen artean egongo.
Gustavo Alfaroren taldeak Frantzia edo Suedia izango du aurkari, final-zortzirenetan, astearte honetan New Yorken jokatuko duten partidak zer ematen duen.
Bestetik, Marokoko selekzioak Herbehereak mendean hartu ditu astelehen honetan, penaltietan, 2-3, eta txapelketako final-zortzirenetara aurrera egitea lortu du.
Cody Gapkok 72. minutuan egin du nederlandarren gola, eta Issa Diopek afrikarrena, 90+1 minutuan. Berdinketaren ondorioz, luzapena jokatu dute lehenik, baina penaltietan erabaki dute kanporaketa, Maroko 2-3 nagusituta.
Hurrengo fasean, Marokok Kanadaren aurka jokatuko du, uztailaren 4an, Houstonen.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.