2026ko MUNDIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia

Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?

Messi eta Lamine Yamal, atarikoa

Messi eta Lamine Yamal final-erdierdian. Argazkiak: EFE.

Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan jokatutako 2026ko Mundiala hasi zenetik 37 egun igaro ondoren, txapelketa amaitzear da. Lehen partida ekainaren 11n jokatu zuten Mexikok eta Hegoafrikak Azteca Estadioan, eta mexikarrek irabazi zuten 2-0. Ordutik 102 partida jokatu dira, eta bi geratzen dira: hirugarren pusturako partida, eta Espainiak eta Argentinak elkarren aurka igande honetan New Yorken jokatuko duten finala. Jarraian, partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak errepasatuko ditugu.

Ze ordutan jokatuko da Mundialeko finala?

2026ko Munduko Txapelketako finala uztailaren 19an jokatuko da, igandean, New York-New Jerseyko MetLife Stadiumean (AEB). Partida 15:00etan hasiko da New Jersey-New Yorken, 21:00etan Espainian eta 16:00etan Argentinan.

Estadioa berez New Jersey estatuan dago, baina New York izena erabiltzen da egoitza ofizialki izendatzeko. Bi estatuak, New York eta New Jersey, elkarri itsatsita daude eta Hudson ibaiak bakarrik banatzen ditu.

Nor da 2026ko Mundialeko finaleko epailea?

Slavko Vincic esloveniarra izendatu dute Espainiak eta Argentinak igande honetan jokatuko duten finaleko epailea izateko. Txapelketaren edizio honetan hiru partida zuzendu ditu: Brasil-Maroko, Jordania-Aljeria, lehen fasean, eta Mexiko-Ekuador, final-hamaseirenetan. Azken partida horretan, Piero Hincapié ekuadortarra kanporatu zuen aurkari batekin izandako eztabaida batean ahoa estali zuelako. 46 urte ditu, 2010etik internazionala da eta 2022ko Qatargo Mundialean dagoeneko partidak zuzendu zituen. Igande honetako finala bere ibilbideko partida handiena izango da.

Slavko Vincic, árbitro de la final. Foto: Europa Press

Slavko Vincic, finaleko epailea. Argazkia: Europa Press.

Zenbat aldiz jokatu dute elkarren aurka Espainiak eta Argentinak?

Espainiak eta Argentinak 14 aldiz jokatu dute elkarren aurka, selekzio bakoitzak sei garaipen eta bi berdinketa lortuta. Berdintasuna goletan ere islatzen da: 19 gol egin ditu Espainiak eta 18 Argentinak.

Lehiaketa ofizialei dagokienez, Espainiak eta Argentinak behin bakarrik jokatu elkarren aurka Munduko Kopa batean. 1966ko Ingalaterrako txapelketako multzoen fasean neurtu zituzten indarrak eta 2-1 nagusitu zen Argentina Luis Artime eta Ermindo Onegaren golei esker. Pirrik sartu zuen multzoen fasean kanporatua izan zen Espainiarentzat. Argentinak, bere aldetik, kanporaketa bat gehiago jokatu zuen eta final-laurdenetan izan zen kanporatua, etxean jokatzen zuen Ingalaterraren aurka (1-0). Igande honetakoa da Espainia eta Argentinak final batean elkar ikusten duten lehen aldia.

Zer gertatu zen azken Espainia - Argentina partidan?

Bi taldeek jokatu zuten azken partida duela 8 urte izan zen. 2018ko martxoaren 27an, Errusiako Munduko Txapelketa baino hilabete batzuk lehenago, Espainiak, Julen Lopetegui asteasuarrak entrenatuta, 6-1 jipoitu zuen Argentina Madrilgo Metropolitano estadioan. Golegileak Isco hat-trick batekin, Diego Costa, Thiago eta Aspas izan ziren. Otamendik sartu zuen argentinarren gola. Messik ez zuen jokatu lesionatuta zegoelako.

Hori bai, aurtengo martxoko selekzioen azken geldialdirako Finalissima zegoen programatuta, Eurokopako txapelduna, Espainia, eta Amerika Kopako txapelduna, Argentina, neurtu behar zituen partida edo final handia. Hala ere, partida, Qatarren jokatzea aurreikusita zegoena, ezin izan zen jokatu hainbat arrazoirengatik. Garrantzitsuena Ekialde Hurbileko gatazka eta Irango gerra izan ziren, baina egutegia oso beteta zegoela eta bi federazioek antolakuntza arazoak zituztela ere esan zen.

Julen Lopetegui Espainiako hautatzailea izan zen. Argazkia: Europa Press.

Zenbat Mundial irabazi ditu Argentinak?

Argentina hiru aldiz izan da munduko txapeldun. Lehenengoa 1978an izan zen, eurek antolatutako Munduko Txapelketan, eta 3-1 irabazi zioten Herbehereei finalaren luzapenean. Kempesek sartu zituen argentinarren lehen bi golak, Bertonik hirugarrena, eta Nanningak europarrentzat.

Argentinak irabazi zuen bigarren Mundiala Mexiko 86koa izan zen, non protagonista nagusia Diego Armando Maradona izan zen. Azteca Estadioan jokatutako finala Alemania Federalari irabazi zioten 3-2. Golegile argentinarrak Brown, Valdano eta Burruchaga izan ziren, eta Rummeniggek eta Völlerrek sartu zuten gola alemaniarrentzat.

Diego Armando Maradona Munduko Koparekin 1986ko Mexikoko Mundialean. Argazkia: Europa Press.

Duela lau urte irabazi zuen azkenekoz Argentinak Munduko Txapelketa, Qatarren, 2022an. Lusaileko Estadio Ikonikoan jokatutako finala, askorentzan historiako onena, penaltietan irabazi zuten (3-3) Frantziaren aurka, Errusia 2018ko txapeldunaren aurka. Finaleko golegileak Di Maria eta Messi, bi golekin, izan ziren argentinarrentzat. Frantziarentzat, aldiz, Mbappek hat-trick ikusgarria egin zuen. Penaltietan Coman eta Tchouameniren hutsek frantziarrak kondenatu zituzten.

Lionel Messi Munduko Kopa altxatzen, 2022an, Qatarren. Argazkia: Europa Press.

Bestalde, Argentinak Munduko Txapelketako 3 final galdu ditu. Lehenengoa, 1938an Uruguairen aurka (4-2) Uruguain, bigarrena 1990ean Alemaniaren aurka (1-0) Italian, eta hirugarrena Alemaniaren aurka baita ere (1-0), baina oraingoan Brasilgo Maracana Estadioan, 2014an. Igande honetakoa bere zazpigarren finala da historian.

Zenbat Mundial irabazi ditu Espainiak?

Espainiak behin irabazi du Munduko Txapelketa. 2010ean izan zen, Hegoafrikak antolatu zuen Munduko Kopan, orain arte txapelketa hartu zuen lehen herrialde afrikarra eta bakarra. Zalantzazko hasiera baten ondoren, Vicente del Bosquek zuzentzen duen taldeak txapelketa bikaina burutu zuen, eta finalean Herbehereak izan zituen aurkari. Iniestak sartu zuen finaleko gol bakarra 116. minutuan, luzapenean, 1-0 irabazteko. Igande honetakoa Espainiak historian jokatzen duen Munduko Txapelketako bigarren finala izango da. Espainia eta Argentina lotzen dituen datu bitxi bat da bi herrialdeek euren lehen Munduko Txapelketa irabazi zutela finalean Herbehereak mendean hartuta.

Zenbat denbora iraungo du Mundialeko finaleko atsedenaldiak?

FIFAk historian lehenengoz musika ikuskizun bat antolatuko du finaleko atsedenaldian. Iragarri dutenez, Shakira kolonbiarra, Madonna, K-Pop BTS talde hegokorearra, Justin Bieber, Gustavo Dudamel venezuelarra, Burna Boy, PS22 abesbatza eta Coldplay arituko dira bertan.

Munduko Txapelketako finalaren atsedenaldiak arauzko 15 minutu baino gehiago iraungo du horregatik, Ameriketako Estatu Batuetako kirolean ohikoa den moduan, eta futbol amerikarreko Super Bowlagatik mundu osoan ezaguna den denbora erdiko ikuskizunaren ondorioz.

Shakira Mundialeko lehen partidaren aurretik egindako musika ikuskizunean. Argazkia: Europa Press.

2026ko Mundialeko Urrezko Bota, nor izango da golegile nagusia?

Oraingoz, 2026ko Munduko Txapelketako azken bi partiden zain, Lionel Messik Kylian Mbapperen aurretik jarraitzen du golegileen taularen buruan, gol asistentzien arteko aldea kontuan hartuta. Biek zortzi gol dituzte, baina argentinarrak frantziarrak baino gol asistentzia bat gehiago eman du. Messik lau asistentzia ditu guztira, horietako bi Ingalaterraren aurkako azken partidan eman zituen. Atzetik, Harry Kanek eta Jude Bellinghamek sei diana dituzte, datorren larunbatean Miamin Frantziako selekzioaren aurka jokatuko duten hirugarren eta laugarren posturako neurketaren faltan. Oyarzabalek 5 tanto egin ditu finala jokatu aurretik eta Haaland norvegiarrak 7 gol sartu ditu. Hori bai, azen honen taldea final-laurdenetan izan zen kanporatua.

Messi, Mbappe, Haaland eta Kane, 2026ko Mundialeko Urrezko Bota irabazteko hautagaiak. Argazkia: Europa Press.

Zenbat balio du 2026ko Mundialeko finala ikusteko sarrera batek?

Igande honetan jokatuko den Munduko Txapelketako finalerako birsalmentarako sarrerek 7.000 eta 39.000ra dolar arteko prezioa dute Estatu Batuetako birsalmentarako atari digital ezagunenetan.

FIFAren orrialde ofizialean jada ezin dira finalerako sarrerak eserleku arruntetan lortu, 'hospitality'-ko sarrera ezagunak bakarrik eskaintzen baitira. Txartel horiek 15.000 eta 17.000 dolar artean balio dute, eta aukera garestienek, berriz, 29.000 edo 57.000 dolar arteko prezioak dituzte pertsonako.

Sarreren prezio altuei ostatuko edo janariko gastu handiak gehitu behar zaizkie. Estadiorako garraioa ere garestia izan daiteke, oinez iristea debekatuta baitago. MetLife Stadiumerako tren ofizialek 98 dolar balio dute, nahiz eta anezka-autobusak aukera merkeagoak diren, 20 dolar inguruko prezioekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X