Txapeldunak Ingalaterraren kontrako finalerdia irauli du azken 7 minutuetan, eta Espainiaren aurka neurtuko ditu indarrak finalean (1-2)
Anthony Gordonek aurretik jarri ditu ingelesak 55. minutuan, baina Enzo Fernandezek 85.ean eta Lautaro Martinezek 92.ean sartutako golek markagailua irauli dute. Messik argentinarren bi goletako asistentziak eman ditu.
Lautaroren burukada, Argentinaren bigarren gol erabakigarria sartzeko. Argazkia: EFE
Azken zazpi minutuetan izandako erreakzio itzelak Espainiaren aurkako Munduko Txapelketako finalera sailkatu du Argentina, Enzo Fernandezek 85. minutuan eta Lautaro Martinezek 92.ean sartutako golei esker.
Ingalaterrak aurrea hartu du Anthony Gordonek 55. minutuan sartutako golari esker, baina ingelesek ezin izan diote eutsi Qatarko txapeldunari azken minutuetan.
Bi aldiz zutoinek eta aurretik Jordan Pickford atezainak Ingalaterra berdinketatik salbatu dute, aldaketek eta Messi buru duen taldeak partidaren ibilbidea aldatu duten arte; Atlantan jokatu da hori. Messik bi goletan parte hartu du, bi asistentzia bikain emanda.
Harmailetan giro ikaragarria zegoela, partida tentsio handiz jokatu da, eta jokalarien arteko talkak eta protestak etengabeak izan dira. Leo Messi eskemak apurtzen saiatu da 37. minutuan, hiru gizon atzean utzita jokaldi bikaina eginda, eta Andersoni txartel horia atera diote, Argentinako izarrari falta egin baitio.
Futbola baino norgehiagoka fisiko gehiago izan dira, eta bi selekzioak aldageletara joan dira, dena erabakitzeke zegoela. Partida desorekatzeko ausardia behar zuten.
Argentinak heldu dio lanari, baina lerroak igo dituenean, Ingalaterra aurkaria zigortzen lehena izan da. Jude Bellinghamek pase luzea jaso du, jokaldia Morgan Rogersen erdiraketa batekin bukatu da, eta Gordonek bigarren zutoinean erremate bikaina egin du, Nahuel Molinari aurrea hartuta.
Argentina dena galtzear zegoen berriro. Eta erantzuna Messi izan da. Argentinarren erasoko jokaldiak bere ezker oinak gidatu ditu, Ingalaterra bere zelai erdian itxita zegoela.
Argentinak 68. minutuan abagune argia izan du, hidratazio-etenaldiaren aurretik, Nico Gonzalezen burukada batekin, Messiren erdiraketa bikain baten ondoren, baina Pickfordek geldiketa ona egin du. Liverpoolen atezainak zutoinari esker saihestu du beste gol bat sartzea, minutu batzuk geroago, De Paulen erdiraketa baten ostean, Mac Allisterren burukadak zutoinean jo baitu.
Tuchelek Ingalaterrako atzealdea sendotu du erdiraketa zaparradaren aurrean, baina Enzo Fernandezek argia aurkitu du 22 metrotik jaurtiketa bortitza eginda.
Ingalaterrak, erasoko distira galduta, kolpe psikologiko gogorra jaso du berdinketarekin. Argentina, aldiz, gehiagoren bila joan da. Lautaro Martinezen eskutik lortu du. Messik eskuinarekin egindako erdiraketa bikaina baliatu du baloia buruz sareetara bidaltzeko, eta Argentina balentria errepikatzeko pauso batera utzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.