This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.

MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saudi Arabiak eta Uruguaik (1-1) eta Iranek eta Zeelanda Berriak (2-2) berdinketa lortuta ekin diote Munduko Txapelketari

H eta G multzoetan, txapelketako aurreneko jardunaldia jokatuta, erabateko berdintasuna dago; izan ere, multzo horietan dauden selekzio guztiek puntu bana dute. Astearteko goizaldeko partidetan, Uruguaik norgehiagokako azken minutuetan berdindu du Saudi Arabiaren aurka, eta Iranek bi aldiz berdindu ditu Zeelanda Berriaren golak.

Iran vs Zeelanda Berria Munduko Txapelketa

Iranek eta Zeelanda Berriak partida bikaina jokatu dute, Los Angelesen. Argazkia: EFE.

Saudi Arabiak eta Uruguaik berdindu egin dute, 1-1, H multzoan, eta Iranek et Zeelanda Berriak ere berdindu dute, 2-2, G multzoan, astearte goizaldean, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko futbol Txapelketako multzo faseko lehenengo jardunaldian. Hala, H eta G multzoetan, aurreneko jardunaldia jokatuta, erabateko berdintasuna dago; izan ere, multzo horietan dauden selekzio guztiek puntu bana dute. Astearteko goizaldeko partidetan, Uruguaik norgehiagokako azken minutuetan berdindu du Saudi Arabiaren aurka, eta Iranek bi aldiz berdindu ditu Zeelanda Berriaren golak.

Hala, Miamin, Saudi Arabiak eta Uruguaik berdinketa lortuta eman diote hasiera Munduko Txapelketari. Saudi Arabiak gertu izan du garaipena, neurketa horretan. 41. minutuan, Abdulelah Al-Amrik aurretik jarri du Saudi Arabia, eta, bigarren zatian, Uruguaik, Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaile ohiak zuzenduta, presio handiagoa egin du, aurkaria estutzea helburu. Azkenean, 80. minutuan, Maxi Araujok banakoa jarri du. Emaitza hori kontuan izanik, H multzoko lau selekzioek, alegia, Saudi Arabiak, Uruguaik, Cabo Verdek eta Espainiak, puntu bana dute, txapelketan debuta egin duten partidak amaituta. 

Los Angelesen, Iranek eta Zeelanda Berriak partida ikusgarria jokatu dute; bina amaitu da hori. Zeelanda Berriak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, Elijah Justek zazpigarren eta 54. minutuetan sartutako golen bidez, baina Iranek erantzun bikaina eman die gol horiei: 32. minutuan, Rezaienek 1-1eko gola sartu du, eta, 64.ean, Mohammad Mohebbik lortu du norgehiagokako azken gola, 2-2koa. Ondorioz, G multzoan, Iranek, Zeelanda Berriak, Belgikak eta Egiptok puntu bana dute sailkapenean, eta lau selekzioek dituzte zabalik aukera guztiak, Munduko Txapelketan.

Astearte gauerako eta asteazken goizalderako, aurreikuspena da partida hauek jokatzea: Frantzia-Senegal (21:00etan), Irak-Norvegia (00:00etan), Argentina-Aljeria (03:00etan) eta Austria-Jordania (06:00etan). 

Zure interesekoa izan daiteke

GR7047. NUEVA JERSEY (ESTADOS UNIDOS), 13/06/2026.- Marcos Marquinhos (i) de Brasil disputa el balón con Achraf Hakimi (2-i) de Marruecos este sábado, durante un partido del grupo C del Mundial de la FIFA 2026 entre Brasil y Marruecos en el estadio MetLife en Nueva Jersey (Estados Unidos). EFE/ Sebastiao Moreira
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Switzerland has lost to Qatar (1-1), Brazil has tied with Morocco (1-1), Scotland has won Haiti (0-1) and Australia has defeated Turkey (2-0)

The 2026 World Cup, which began last Thursday, has confirmed an equal and unpredictable initial phase. Qatar has added a point to Switzerland in the extension (1-1), Brazil has tied to Morocco (1-1), Scotland has won a tight victory against Haiti (0-1) and Australia has given the surprise by imposing itself on Turkey (2-0).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X