Atleticok eta Arsenalek bana berdindu dute, eta penaltiak izan dira neurketako protagonistak
Viktor Gyokeresek sartutako penalti batek aurreratu du Arsenal, baina Julian Alvarezek berdinketa ezarri du, hamaika metroetatik. Epaileak ingelesen aldeko beste penalti bat adierazi du, baina VARak deituta, eta jokaldia berriz aztertu ondoren, atzera bota du erabakia.
Atletico Madrilen aldeko penaltia, Whitek baloia area barruan eskuarekin ukitu ondoren. Argazkia: EFE
Atleticok eta Arsenalek bana (1-1) berdindu dute Metropolitanon, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan.
Viktor Gyokeresek 44. minutuan sartutako penaltiak 0-1 aurreratu du Arsenal atsedenaldia baino lehen. 56. minutuan Julian Alvarezek beste penalti bat baliatu du banakoa egiteko. Whitek eskuarekin ukitu du baloia area barruan.
76. minutuan, Hanckok Eze zapaldu du area barruan, eta epaileak hirugarren penaltia adierazi du, baina VARak dituta, jokaldia monitorean berriz aztertu ondoren, atzera bota du erabakia.