Bartzelonak Olympique Lyon izango du aurkari Txapeldunen Ligako finalean berriro ere
Kataluniako taldeak zazpigarren finala du. Azkenengo seiak jarraian jokatu ditu. Final handia Osloko (Norvegia) Ullevaal futbol-zelaian jokatuko da, maiatzaren 23an, larunbatez.
Argazkia: Europa Press
Bartzelonak Olympique Lyon izango du aurkari Txapeldunen Ligako finalean berriro ere, finalerdietan Bayern Munich 5-3 emaitzarekin garaitu ostean. Kataluniako taldeak zazpigarren finala du. Azkeneko seiak jarraian jokatu ditu. Partida Osloko Ullevaal futbol-zelaian (Norvegia) jokatuko da maiatzaren 23an, larunbata.
Bi taldeen artean jokatuko den laugarren finala da, eta momentuz markagailu hori 2-1 dago, Olympiqueren alde. Lyonek Txapeldunen Liga zortzi aldiz irabazi du. FC Bartzelonak, berriz, hirutan irabazi du txapelketa kontinental nagusia, azkenekoan Olympique Lyon garaitu zuten 2023-2024 denboraldian.
Neurketa berezia izango du Jonatan Giraldezeuk eta Ingrid Engenek, biak Olympique Lyonen daude gaur egun, bat entrenatzaile moduan eta bestea jokalari moduan, eta biek Bartzelonan hainbat urte eman dituzte. Bartzelonan eman zuten denboran hainbat garaipen garrantzitsu lortu zituzten, horien artean 2024ko Txapeldunen Liga, haien gaur egungo taldearen aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Brobbeyk eta Gakpok Suedia birrindu dute (5-1)
Ronald Koemanen selekzioak Interreko aurrelariaren bi golekin, Liverpooleko hegalekoaren beste birekin eta Summervilleren beste gol batekin, suediar selekzioa garaitu dute, eta F multzoko lehen postua eskuratu dute, Tunisiaren eta Japoniaren arteko partidaren zain (6:00etan).
Unai Emery: “Premier League niretzat erakargarria da"
Aston Villa taldeko entrenatzaile hondarribiarra etxean egun batzuk pasatzen ari da, ez baitu ahaztu nondik datorren. Premier Leagueko euskal entrenatzaileen egoera aztertu, eta Mikel Arteta, Andoni Iraola eta Xabi Alonso goraipatu ditu.
Maroko eta Brasilen garaipenak C multzoan; Paraguaik, berriz, Munduko Txapelketatik bota du Turkia
Marokok garaipena lortu du Eskoziaren aurka Saibariren gol goiztiar batekin (0-1), Cunharen bi golek eta Viniciusen batek multzoko lidergoa eman diote Brasili Haiti garaituta (3-0), eta Paraguaik lehen garaipena lortu du Munduko Txapelketan Turkiaren aurka (1-0), nahiz eta bigarren zati osoa gizon bat gutxiagorekin jokatu.
AEB final-hamaseirenetara sailkatu da Australia 2-0 menderatuta
Cameron Burgessek bere atean sartutako gol batek eta Alex Freemanek lehen zatian buruz egindako batek eman diote garaipena AEBko selekzioari.
Mexiko sailkatu da, eta Kanadak historia egin du 2026ko Munduko Txapelketan
Mexiko da final-hamaseirenetara sailkatu den lehen selekzioa, Hego Korea 1-0 gaindituta; Kanadak, berriz, lehen garaipena eskuratu du Munduko Kopan, Qatar 6-0 irabazita, Ismael Koneren lesioak gaua ilundu duen arren.
Suitzak Bosniaren aurkako neurketa azken txanpan desorekatu du (4-1), eta Txekiar Errepublikak eta Hegoafrikak bana egin dute
Bosniak jokoaren kontrola galdu du bigarren zatian, eta Johan Mamzambi, Ruben Vargas eta Granit Xhakaren golek garaipena eman diote Suitzari. Txekiar Errepublikak aurrea hartu du, Michal Sadileken golari esker, baina Hegoafrikak banakoa egin du penaltiz. Teboho Mokoenak ez du barkatu hamaika metroetatik.
Ingalaterrak, Ghanak eta Kolonbiak garaipena lortu dute, Munduko Txapelketako multzo faseko lehen jardunaldiko azken partidetan
L multzoan, Ingalaterrak Kroazia menderatu du, 4-2, eta Ghana, Iñaki Williams aulkian izan dela, Panamari gailendu zaio, 1-0; K multzoan, Kolonbiak Uzbekistan hartu du mendean, 1-3. Ostegunean eta ostiral goizaldean, txapelketako bigarren jardunaldia hasiko da, A eta B multzoetako partidak jokatuko baitituzte.
Portugalek eta Cristianok ezin izan dute estreinakoan Kongoko ED sendoa menderatu (1-1)
Yoane Wissak Kongoko Errepublika Demokratikoaren gola buruz sartu du atsedenaldia baino lehen, eta Portugalgo selekzioak garaitzea eragotzi du. Portugalen gola Joao Nevesek egin du, Houstonen, neurketako 6. minutuan.
Leo Messik Miroslav Kloserekin berdindu du, Munduko Txapelketako historiako golegilerik onenetako lehen postuan
Argentinako selekzioko futbolariak, asteazkenean Aljeriaren aurka sartu dituen hiru golak zenbatuta, 16 daramatza, bere kirol-ibilbidean jokatu dituen sei Munduko Txapelketetan. Ekainaren 24an 39 urte beteko ditu, eta gutxienez beste bi partida ditu, Austria eta Jordania aurkari, Klose atzean uzteko.