Atletico eta PSG, finalerdietara Bartzelona eta Liverpool kanporatuta, hurrenez hurren
Koltxoneroek 1-2 galdu dute Metropolitanon jokatu den final-laurdenetako itzulerako partidan, baina kanporaketa 3-2 irabazi dute. Bestalde, paristarrek talde ingelesa 0-2 hartu dute mendean, Anfielden, eta Luis Enriqueren jokalariek, egungo txapeldunek, hirugarren urtez jarraian jokatuko dituzte finalerdiak.
Atletico Madrileko jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
FC Bartzelonak 1-2 irabazi dio Atletico Madrili Metropolitanon, Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzulikoan, baina kanporaketa 3-2 amaitu da, eta txapelketako finalerdietarako sailkatu dira koltxoneroak. Kataluniako taldeak 10 jokalarirekin jokatu du 77. minututik, epaileak Eric Garcia egotzi duelako.
Lamine Yamalek Bartzelona aurretik jarri du 4. minutuan. 24. minutuan Ferranek 0-2koa egin du, eta 31. minutuan Lookmanek 1-2koa sartu du.
55. minutuan Ferrani gol bat baliogabetu diote, jokoz kanpo egoteagatik, eta 77.ean epaileak Eric Garcia egotzi du Sorlothi falta egiteagatik, azken gizona zenean eta aurrelari norvegiarra Joan Garciaren atera zuzenean zihoanean.
Bestalde, PSGk, Ousmane Dembeleren bi golei esker, kanporaketa erabaki du Anfielden (0-2), eta hirugarren urtez jarraian Europako lau talde onenen artean dago.
Paristarrek, kontraerasoan askoz ere zorrotzagoak eta euren futbolean argudio gehiagorekin, joaneko markagailuari (2-0) eutsi diote eta Dembeleren bi golekin erabaki dute. Liverpool, aldiz, apirilean garaikurrik lortzeko aukerarik gabe geratu da, eta denboraldiko azken hilabete eta erdian datorren urteko Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehiatuko da.
Bigarren zatian, epaileak William Pachok Mac Allisterri penaltia egin diola adierazi du. Hala ere, ekuadortarrak argentinarra aurretik eraman duela zirudien arren, VARak jokaldia aztertu du eta erabakia baliorik gabe utzi dute.
Gutxi geroago, kontraeraso batean, Urrezko Baloiak pazientzia izan du gelditzeko, Mac Allisterri iskin egiteko eta baloia Mamardashvilirengandik urrun jartzeko.
Akabera 92. minutuan iritsi da eta berriro kontraeraso batean. Dembelek, berriz ere, bigarren zutoinean sare barrura bidali du Barcolaren pase bikaina.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.