Mexikok Hegoafrika garaitu du txapelketako lehen neurketan
Mexikarrek 2-0 irabazi diete afrikarrei estreinakoan, Julian Quiñonesen eta Raul Jimenezen golei esker, hasiera-hasieratik amaierara arte nagusi izan diren norgehiagokan.
Mexikoko jokalariak, Quiñonesek sartutako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Mexikok 2-0 irabazi dio gaur Hegoafrikari, Julian Quiñonesen eta Raul Jimenezen golei esker, 2026ko Munduko Txapelketaren lehen partidan. Mexikarrak nagusi izan dira neurketaren hasieratik amaierara. Epaileak hiru jokalari egotzi ditu.
Quiñonesek eta Jimenezek markagailuan islatu dute mexikarren nagusitasuna. Javier Aguirreren taldeak bi jokalari gehiagorekin jokatu du ia bigarren zati osoa, epaileak Sphephelo Sithole eta Themba Zwane hegoafrikarrei txartel gorria erakutsi ondoren. Azken minutuetan, Cesar Montes mexikarra ere egotzi du.
Mexikok munduko txapelketa baten estreinako neurketen madarikazioarekin amaitu du, bere historian lehen aldiz irabazi baitu lehen partida. Gaur arte 5 porrot eta 2 berdinketa zituen.
Hegoafrikak denbora gutxi eutsi dio 80.000 zale baino gehiagoren presioari. Izan ere, 9. minutuan, Williams eta Sphephelo Sithole jokalarien arteko gaizki-ulertu batek atzealdean baloia galtzea ekarri die, Lirak baloia ostu du, Quiñonesi eman dio, eta Kolonbian jaiotako jokalariak 1-0ekoa jarri du markagailuan jaurtiketa gurutzatu bat eginez.
42.ean, Williams atezainak hegoafrikarrak salbatu ditu berriro, Jimenezen beste erremate bat bikain geldituta. Segundo batzuk geroago, Quiñonesek zutoinera bidali du baloia.
Bigarren zatian, Hugo Broos Belgikako hautatzailearen taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da 49. minutuan, Sithoelek txartel gorria ikusi baitu. Arratsalde garratz batean, Portugalgo Tondela taldeko jokalariak gol aukera bat zapuztu du, baina bere taldea 10 gizonekin utzi du zelaian.
Ekintza poetiko bat falta bazen Mexikok partida biribila izateko, Jimenezek 2-0ekoa jarri du 67. minutuan buruz gola eginez, garezurrean ebakuntza egin eta bost urtera.
Hegoafrikak etsi egin du 84. minutuan epaileak Themba Zwane egotzi eta gero, eta Broosen taldeak atzera egin behar izan du kalte handiagoak saihesteko. Amaieran, Cesar Montes mexikarrak ere ikusi du txartel gorria.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.