Italia Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; Bosnia-Herzegovina, Suedia, Turkia, Txekia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Irak sailkatu egin dira
Italiako selekzioak Bosnia-Herzegovinaren aurka galdu du, penaltietan, eta, hirugarren aldiz jarraian, ez du sailkatzea lortu. Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Bosnia-Herzegovinako jokalari batzuk, Munduko Txapelketarako sailkatzea lortuta. Argazkia: EFE.
Italia Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko duten 2026ko Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; izan ere, asteartean izan diren “bigarren aukerako” partida erabakigarrietan, Bosnia-Herzegovinak kanporatu du Italia, penalti-jaurtiketetan. Bosnia-Herzegovinak, hala, Munduko Txapelketara sailkatzea eskuratu du, eta gauza bera egin dute Suediak, Turkiak, Txekiak, Kongoko Errepublika Demokratikoak eta Irakek.
Asteartean jokatutako neurketa erabakigarrietan, Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka, penalti jaurtiketetan ere; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Euskal Herriko astearte gauean eta asteazken goizaldean jokatutako norgehiagoketan, emaitza hauek izan dira:
Bosnia-Herzegovina 1 – Italia 1; penaltietan, Bosnia-Herzegovina 4 – Italia 1
Suedia 3 – Polonia 2
Kosovo 0 – Turkia 1
Txekia 2 – Danimarka 2; penaltietan, Txekia 3 – Danimarka 1
Kongoko Errepublika Demokratikoa 1 – Jamaika 0
Irak 2 – Bolivia 1
Horrenbestez, selekzio hauek arituko dira Munduko Txapelketan, ekainaren 11tik uztailaren 19ra bitartean, eta multzo hauetan ekingo diote lehiari:
A MULTZOA
Mexiko
Hegoafrika
Hego Korea
Txekia
B MULTZOA
Kanada
Bosnia-Herzegovina
Qatar
Suedia
C MULTZOA
Brasil
Maroko
Haiti
Eskozia
D MULTZOA
Estatu Batuak
Paraguai
Australia
Turkia
E MULTZOA
Alemania
Curaçao
Boli Kosta
Ekuador
F MULTZOA
Herbehereak
Japonia
Suedia
Tunisia
G MULTZOA
Belgika
Egipto
Iran
Zeelanda Berria
H MULTZOA
Espainia
Cabo Verde
Saudi Arabia
Uruguai
I MULTZOA
Frantzia
Senegal
Irak
Norvegia
J MULTZOA
Argentina
Aljeria
Austria
Jordania
K MULTZOA
Portugal
Kongoko Errepublika Demokratikoa
Uzbekistan
Kolonbia
L MULTZOA
Ingalaterra
Kroazia
Ghana
Panama