Sagardui eta Gaminde, Nafarroako Irekiko txapeldunak
Alize Sagardui goizuetarrak eta Enara Gaminde laukiztarrak irabazi dute Nafarroako Irekia, Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra 22-20 menderatuta.
Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira 2026ko Emakume Master Cupeko Nafarroako Irekiko txapeldunak. Goizuetako aurrelaria eta Laukizko atzelaria nagusi izan dira Ainhoa Ruiz de Infante Otxandioko aurrelariaren eta Itxaso Erasun Zizurkilgo atzelariaren aurka Iruñeko Labrit pilotaleku berrituan jokatutako final gogor eta lehiatuan, 22-20 gailenduta.
Sagardui eta Gaminde, egungo binakako txapeldunak, faborito nagusi gisa iritsi dira finalera, txapelketan zehar partida guztiak irabazi baitituzte, eta ez dute hutsik egin.
Urdinek hasiera ona eman diote partidari, lehengo 4 tantoak eskuratu baitituzte Ruiz de Infantek eta Erasunek helburua lortu dute hasierako tantoetan, Gaminderi bere jokoa egiten utzi gabe. Urdinen estrategia argia izan da: pilota asko mugitzea eta altuera gutxi ematea.
Gorrien aginte makila Laukizko atzelariak hartu du, bikotearen sama bere gain hartuta, eta markagailua 5-5 parekatu eta gero, gorriak aurretik jarri dira 7-5, 7 eta 1eko partziala lortuta.
Laukizko atzelaria partidan sartu eta martxa zuzena jarrita, gorriek markagailuan aldentzea lortu dute: 11-5.
Bikote urdinak, baina, hortzak estutu ditu eta tanto bat egin du (11-6). Hala ere, ez du sakea baliatu markagailuan aldea murrizteko, Gaminderen nagusitasuna erabatekoa izan baita, eta gorriek aldea handitu dute (15-6).
Bikote urdinaren erreakzioa etorri da orduan, sakea berreskuratu eta 2 tanto jarraian eginda (15-8). Urdinek ez dute amore eman nahi izan, eta markagailuan 4 tantora hurbildu dira (16-12).
Ruiz de Infantek eta Erasunek, baina, ez dute gorrien nagusitasuna hausterik lortu, eta Laukizko atzelariak eta Goizuetako aurrelariak 6 tantoko aldea jarri dute markagailuan (19-13).
Gorriek finala bideratuta zutela zirudienean, urdinak behetik gora etorri dira, eta partidari buelta eman diote, markagailuko aldea 2 tantora murriztea lortu baitute (19-17).
Final gogor eta lehiatuan, partidaren bukaeran dena jokoan zegoela, edozer gerta zitekeen (21-19), eta urduritasuna zen nagusi. Urdinak tanto bakarrera jarri dira markagailuan (21-20), baina, azkenean, txapelak ez die ihes egin gorriei, eta Sagardui eta Gaminde 22-20 gailendu dira.
Finaleko tanto guztiak
0-1, 0-2. 0-3, 0-4, 1-4, 1-5, 2-5, 3-5, 4-5, 5-5, 6-5, 7-5, 8-5, 9-5, 10-5, 11-5, 11-6, 12-6, 13-6, 14-6, 15-6, 15-7, 15-8, 16-8. 16-9, 16-10, 16-11, 16-12, 17-12, 18-12, 18-13, 19-13. 19-14, 19-15, 19-16, 19-17, 20-17. 20-18, 21-18, 21-19, 21-20, 22-20.
Zure interesekoa izan daiteke
Ruiz de Infante-Erasun vs Sagardui-Gaminde, Labrit berrituak hartuko duen lehen finala
Alize Sagardui eta Enara Gaminde, binakako txapelketaren egungo txapeldunak, faboritoak dira igandeko neurketari begira. Lehiaketako norgehiagoka guztiak irabazita iritsi dira finalera goizuetarra eta laukiztarra, tartean, finalerdia. Finala, zuzenean, jarraitu ahal izango da igande honetan, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
Sagardui-Gaminde eta Ruiz de Infante-Erasun, Nafarroako Emakume Master Cupeko finalera
Sagardui eta Gamindek Salsamendi eta Mendiburu 22 eta 13 irabazita lortu dute txartela, eta, Ruiz de Infante eta Erasun, Zabaleta eta Arrillagari 22 eta 19 irabazi ostean sailkatu dira. Finala igandean jokatuko dute.
Nafarroako Irekia martxoaren 28a eta maiatzaren 3a bitartean jokatuko da
Nafarroako Irekia larunbat honetan hasiko da, Zugarramurdin, eta final handia Iruñeko Labriten jokatuko da, maiatzaren 3an. Guztira, zortzi bikote arituko dira lehian, tartean zortzi pilotari nafar.
Etorkizun oparoa, Emakume Master Cup txapelketan
Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira Emakume Master Cup Txapelketako Binakako txapeldunak, finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatuta. Bikote txapeldunak finalean bizitakoa kontatu du elkarrizketa honetan.
Sagardui eta Gaminde: "Azken partean sufritu egin dugu eta apur bat larritu gara"
Alize Sagardui eta Enara Gaminde Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak dira, finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 22-17 garaituta.
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Alize Sagardui eta Enara Gaminde nagusitu dira 2026ko Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara mendean hartuta (22-17). Gaminderen hirugarren txapela da, hirurak aurrelari ezberdinekin irabazi ditu; 14 urteko Sagarduirentzat, aldiz, lehenengoa da.
Sagardui eta Gaminde, Binakako txapeldun
22-17 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalean, ezustekoa emanda.
Emakume Master Cupeko Binakako finalistek iganderako materiala hautatu dute
Arrizabalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde bikoteek jokatuko dute Eskuz Binakako Emakume Master Cupeko finala, igandean, Eibarko Astelena frontoian. Lau pilotariak gogotsu agertu dira, finala jokatzeko prest.
Emakume Master Cup txapelketa jokatuko duten pilotariek kirol-arropa marka propiak eginiko jantziak izango dituzte
Markak Andrazko du izena, eta, berritasun nagusi moduan, pilotariek erabiliko duten galtzetarako patroi zehatzak dauka; Binakako Txapelketaren finalean estreinatuko dituzte, martxoaren 22an, Astelenan.