Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Kataluniarrek jipoia eman diote Newcastleri (7-2) bigarren zatian, talde alemaniarrak 4-1 mendean hartu du Atalanta eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri hamar minututan.
Bayern Municheko jokalariak, Harry Kaneren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Bartzelonak Newcastle zigortu du (7-2) Spotify Camp Noun, bigarren zatian gol zaparrada batekin, eta Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du, kanporaketan 8-3ko emaitzarekin.
Raphinhak, Marc Bernalek eta Lamine Yamalek, penaltiz, blaugranen golak egin dituzte eta Anthony Elangak ingelesen biak. Horrela 3-2 bukatu da lehen zatia. Bigarren zatian, etxeko taldea Newcastlen gainetik pasa da Fermin Lopez, Raphinha eta Robert Lewandowskiren golekin.
Liverpoolek atsedenaldiaren ostean asmatu egin du, bigarren zatian aurrera egin du, eta hamar minututan erabakita utzi du kanporaketa. Final-laudenetan Paris Saint Germain izango du arerio, eta iazko txapelketan jasotako porrotaren mendekua bilatuko du frantziarren kontra.
Arne Sloten taldeak erritmo eta zehaztasun erakustaldia eman du bigarren zatian; izan ere, Galatasarayk lehen zatian talde ingelesari eutsi dio, Ugurcan Cakir atezainaren inspirazioari esker. Atezainak penalti bat gelditu dio Mohamed Salahri markagailua 1-0 baino ez zenean, baina atsedenaldiaren ondotik ezin izan du ingelesen uholdea eragotzi.
Allianz Arenan, berriz, Bayernek ondo kudeatu du joaneko partidako abantaila (1-6). Lehendabizi Harry Kanek abisua eman du eta ondoren Luis Diazek ordu laurdena pasata. Jarraian Kaneren beste jaurtiketa batek Giorgio Scalviniren ukondo batekin topo egin du. Epaileak penaltia adierazi du, eta hamaika metroetatik goleatzaile ingelesak ez du barkatu.
Atsedenaldiaren ondoren, Kane italiarren amesgaizto bihurtu da berriro. 54.ean 2-0ekoa sartu du, bi aurkari atzean utzi eta ezkerkada eskuadran jarriz, eta bi minutu beranduago taldekideen presioan lagundu du baloia lapurtzeko; Luis Diazek jokaldia bideratu du eta Lennart Karlek 3-0ekoa jarri du markagailuan, jaurtiketa gurutzatua eginez.
70.ean rolak trukatu dira, Karlek pase luzea eman dio Diazi. Diazek 4-0ekoa egin du baloia, atezainaren irteera aprobetxatuz, gainetik jarriz. Partidako azken txanpan, Lazar Samardzicek Atalantaren ohorearen gola egin du korner batean bigarren zutoinean, Mario Pasalicek buruz ukitutako baloia aprobetxatuz.
Bestalde, Atletico Madrilek asko sufritu du Tottenham Hotspur kanporatzeko. Talde ingelesak neurketa 3-2 irabazi arren, ezin izan du joaneko 5-2koa irauli. Koltxoneroek Bartzelonaren aurka jokatuko dituzte final-laurdenak.
Randal Kolo Muaniren eta Xavi Simonsen golek, azken horrek bi egin ditu, ez dute sailkapena lortzeko balio izan, Julian Alvarezek gol ikusgarria egin baitu, eta Hanckok buruz beste bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.
Reala, finalera Anoetan Athletic kanporatuta, Kopako derbi zirraragarrian (1-0)
Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Txuri-urdinek 1-0 mendean hartu dute talde zuri-gorria, Oyarzabalek azken minutuetan penaltiz sartutako gol bati esker.
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.