Adi Munduko Txapelketan ibiliko diren euskal jokalari hauei
Espainiarekin Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Nico Williams arituko dira, eta Ghanarekin, Iñaki Williams.
Zubimendi eta Merino, Munduko Txapelketako entrenamendu batean. Argazkia: EFE.
Azkenean, askok espero genuen unea iritsi da, gaur hasiko da Munduko Txapelketa. Munduko Koparen XXIII. edizioak Mexiko vs Hegoafrika partida izango du protagonista gaur gauean, Azteca estadioan (21:00). Lehenengoa, planeta osoaren arreta bereganatuko duen lehia ugarietako bat izango da. Izan ere, Munduko Txapelketa honek sortuko dituen pizgarriak amaigabeak dira, baina bada bat bereziki interesgarria dena: euskal jokalarien parte-hartzea.
2026 honetan gure lurraldeko sei ordezkari izango dira munduko txapelketan. Alde batetik, Espainia ordezkatuz, Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Nico Williams izango dira. Bestetik, Iñaki Williams, Ghanako selekzioa ordezkatzeko hautatu dute.
Horrela, Espainia H multzoan kokatua, Cabo Verdekin, Saudi Arabiarekin eta Uruguairekin lehiatuko da. Estreinako partida ekainaren 15ean, astelehena, 18:00etan izango da. Luis de la Fuenteren taldeak Cabo Verderen aurka neurtuko ditu indarrak Atlanta Stadiumen, Saudi Arabiaren aurka sei egun geroago jokatuko duen estadio berean, ekainaren 21ean, igandea, 18:00etan. Multzoen faseko azken partida Uruguairen aurka izango da, Guadalajara Estadioan, ekainaren 26tik (ostirala) 27rako (larunbata) goizaldean, 02:00etan.
Iñaki Williamsen selekzioak, bestalde, Panama, Ingalaterra eta Kroaziaren aurka jokatuko du, L multzoan. Zentzu horretan, bere lehen partida Munduko Txapelketa honetan Panamaren aurka izango da, ekainaren 17tik (asteazkena) 18rako (osteguna) goizaldean, 01:00etan, Torontoko BMO Fielden. Bigarren partida ekainaren 23an izango da, asteartean, 22:00etan, Boston Stadiumen, Ingalaterraren aurka. Lehen fasea Kroaziaren aurka itxiko du, ekainaren 27an, larunbatean, 23:00etan, Filadelfian.
Espainiako selekzioa da bere multzoko faborito nagusia eta, itxura guztien arabera, H multzoko gorenean bukatuko du. Pronostikoek diote txapelketa irabazteko faborito nagusiak direla.
Ghanak, aldiz, asko borrokatu beharko du lehen fasetik aurrera egin ahal izateko, Ingalaterra eta Kroazia direlako faboritoak L multzoko lehen bi postuak ziurtatzeko. Iragarpenen arabera, afrikarrak hirugarren izango lirakete Panamaren aurretik.
Euskal taldeen ordezkaritza beste selekzio batzuetan
Aipatutako sei jokalariez gain, Munduko Txapelketa honetan gure taldeetan jokatzen duten beste jokalari batzuk ikusteko aukera ere izango da. Alde horretatik, Reala izango da ordezkaritza handiena izango duen kluba, Take Kubok Japoniarekin parte hartuko baitu, Gonçalo Guedes Portugalen zerrendan baitago, eta Luka Sucic eta Duje Caleta-Car —Realaren lagapena amaitu eta gero— deitu baitituzte Kroazia ordezkatzeko.
Bi azken horiekin batera Budimir izango da Kroazian, azken denboraldian Osasunarekin Ligan 17 gol sartu dituen aurrelaria. Munduko Txapelketa galduko ez duen beste gorritxo bat Victor Muñoz izango da, Espainiarekin.
Athleticen aldetik, Laporte Espainiako atzealdearen liderretako bat izango da Munduko Kopa honetan.
Entrenatzaileei dagokienez, Didier Deschamps baionarra da Frantziaren hautatzailea eta Julen Lopetegi asteasuarra, Qatarrena. Azkenik, Javier Agirre mexikarra, El Vasco ezizenaz ezaguna, azteka selekzioaren hautatzailea da. Gurasoak bizkaitarrak ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Txapeldunak Ingalaterraren kontrako finalerdia irauli du azken 7 minutuetan, eta Espainiaren aurka neurtuko ditu indarrak finalean (1-2)
Anthony Gordonek aurretik jarri ditu ingelesak 55. minutuan, baina Enzo Fernandezek 85.ean eta Lautaro Martinezek 92.ean sartutako golek markagailua irauli dute. Messik argentinarren bi goletako asistentziak eman ditu.
Deschamps, Munduko Txapelketaren historian partida gehien zuzendu dituen entrenatzailea
Baionako hautatzaileak larunbatean utziko dio Frantziako hautatzaile izateari, 27. norgehiagoka zuzenduta, hirugarren posturako partidan.
Mikel Oyarzabal, Munduko Txapelketako finalaz: “Oso pozik nago; txikia zarenean, ez duzu hau bezalakorik imajinatzen”
Realaren aurrelariak, orain arte, bost gol sartu ditu 2026ko Munduko Txapelketan. Espainiak finalera sailkatzea lortu du, eta Ingalaterra edo Argentina izango du aurkari final horretan. Eibartarrak, Frantzia-Espainia finalerdian, partidako aurreneko gola egin du, penaltiz.
Espainiak bere bigarren finala jokatuko du Munduko Txapelketa batean, Frantziari irabazi baitio (0-2)
Mikel Oyarzabalek penaltiz sartutako gol batek, 20. minutuan, eta Pedro Porrok jokaldian sartutako beste batek, 58. minutuan, Luis de la Fuenteren taldea sailkatu dute.
Ingalaterrak eta Argentinak Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Norvegia eta Suitza luzapenean gaindituta
Jude Bellinghamek, biko batekin, Ingalaterrak Norvegiaren aurka lortutako markagailua irauli du (1-2), eta Argentinak Suitza borrokalari bati irabazi dio (3-1) Julian Alvarezek eta Lautaro Martinezek egindako golei esker.
Mikel Merinok aurrera egiteko gola eman dio berriz Espainiari (2-1)
Aulkitik sartu eta berehala, jokalari iruindarrak azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio bere taldeari Belgikaren aurka eta finalerdietarako txartela.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Suitzak Kolonbia kanporatu du, penaltietan, eta prest daude Munduko Txapelketako final laurdenak
Hauek dira final laurdenetako kanporaketa guztiak: alde batetik, Frantzia-Maroko, eta Espainia-Belgika; bestetik, Norvegia-Ingalaterra, eta Argentina-Suitza. Final zortzirenetako azken kanporaketan, Suitzak eta Kolonbiak 0-0 berdindu dute, eta penaltietan Suitza 4-3 gailendu da.
Romerok, Messik eta Enzok bizia eman diote txapeldunari, Egiptoren aurka gorriak ikusi ondoren (3-2)
Argentina ezinean ibili da Egiptoren aurkako norgehiagokan. Afrikarrak 0-2 aurretik jarri dira markagailuan, Yasser Ibrahim eta Mostafa Ziko jokalarien golei esker.