Eriksen ondo dago, alta jasotzeko zain
Christian Eriksen Danimarkako futbolariak hobera egin du Ukrainaren aurkako lagunarteko partidan izandako ezustekoaren ostean.
Christian Eriksen "ondo" dago eta hurrengo orduetan senda-agiria jasotzea espero du, igande honetan Danimarkak Ukrainaren aurka Odensen jokatu duen lagunarteko partidan arazoak izan eta berdegunera erori ostean. Partida bertan behera geratu zen 65. minutuan.
Morten Boesen Danimarkako Federazioko medikuak azaldu duenez, futbolariak "bere kabuz" utzi zuen zelaia. Gainera, bere ustez, "taupada-markagailuak ondo funtzionatu zuen. Konortea galdu zuen une labur batez, baina oso azkar berreskuratu zuen, eta berehala jarri ginen berarekin harremanetan ".
Gertakizunak 2021eko Eurokopan jasan zuen bihotz-gelditzea ekarri du gogora. Gertaera horren ondorioz, medikuek desfibriladore automatiko bat jarri zioten. Nahiz eta oraindik "ospitalean azterketa gehigarriak egin behar dituen gertakaria zerk eragin zuen jakiteko", eboluzioari buruzko berriak positiboak izan dira.