Padilla: “Aurpegia eman dugu; seguru nago bueltako partida aurrera aterako dugula”
Athleticek galdu egin du Realaren aurka, San Mamesen jokatu den Kopako finalerdietarako joaneko partidan. Behin norgehiagoka amaituta, Padillarekin izan gara, eta azaldu digunez, bueltako partidan egoera irauli eta aukera aprobetxatuko dutelakoan daude jokalariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Madrilek Bartzelona jipoitu du Kopako finalerdietako joanekoan (4-0), eta oso gertu du finalera sailkatzea
Epaileak baliorik gabe utzi zuen Kataluniako taldeak bigarren zatian egindako gol bat, eta, partida amaitzeko minutu gutxiren faltan, txartel gorria atera zion Eric Garciari, Bartzelonako jokalariak Baenari sarrera gogorra egin ostean.
Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdietako partidaren laburpena
Athleticek eta Realak Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatu dute San Mamesen (0-1). Hemen laburpena.
Reala nagusi izan da, eta lehen kolpea eman du San Mamesen (0-1)
Talde txuri-urdinak aurrea hartzeko aukera dezente izan dituu lehen zatian, baina ez du asmatu Padilla Athleticeko jokalari onenaren aurrean. Bigarren zatian, Turrientesek egin du Realaren gola, 62. minutuan.
Horrelakoa izan da Realari garaipena eman dion Turrientesen gola
Errege Kopako joaneko finalerdia jokatu da Athleticen eta Realaren artean, San Mamesen. Gol bat besterik ez dugu ikusi partidan, eta Turrientes izan da protagonista, Realari garaipena eman eta martxoaren 4an Donostian jokatuko den partidarako abantaila lortu baitu.
Zaleek harrera ezin hobea egin diete Athletic eta Realari, San Mamesera bidean zihoazela
Bi taldeetako zaleek azken unea ere baliatu dute jokalariak bultzatzeko; Athleticen autobusak harrera izan du San Mamesen, eta Realarenak hotelean hartu dute.
Zaleek Kopako derbiko egun handia dute, finalaurrekoetako Athletic-Reala partidarekin
Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeek Errege Kopako joaneko partida izango dute, San Mamesen; jokoan, Sevillako finalerako txartel bat.
Errege Kopa: Athletic vs Reala, zuzenean, EITBn
Athleticek eta Realak Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partida jokatuko dute, asteazken honetan, otsailaren 11n, San Mamesen, 21:00etatik aurrera. Partidaren atarikoa, partida bera, eta partidaren osteko nondik norakoak zuzenean ikusi ahalko dira EITBren hedabide desberdinetan: ETB1, kirolakeitb.eus eta ETB ON.
Kopako derbiaren aurreneko hitzordua San Mamesen, eta bi taldeak lehiarako prest
Lehoiek presio apur bat gutxiagorekin egingo diote aurre joaneko partidari, Ligan Levanteri irabazi eta gero. Txuri-urdinek, beren aldetik, azken hamar norgehiagoketan ez dute porrotik izan, eta bolada ezin hobean dira.
EITBk Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdia emango du, baita finala ere
Finalaurrekoan, joanekoa otsailaren 11n jokatuko dute, San Mamesen, eta itzuliko neurketa, ostera, martxoaren 4an izango da, Anoetan; bi norgehiagokak 21:00etan hasiko dira. Finala apirilaren 18an edo 19an jokatuko dute.