Realak Alavesen aurkako kanporaketa irauli du bigarren zatian, eta Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da (2-3)
Bizi-bizia izan den partidan, Abdek aurretik jarri du Alaves, Oyarzabalek 1-1ekoa sartu du, Toni Martinezek penaltiz egin du 2-1ekoa, Remirok penalti bat gelditu dio Toni Martinezi berari, Guedesek 2-2koa sartu du, eta Oskarssonek egin du Realaren hirugarren gola.
Reala finalerdietan da, Errege Kopan. Argazkia: EFE.
Reala 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da, final laurdenetan, Mendizorrotzan jokatutako derbian, Alaves kanporatuta. Gipuzkoako taldeak 2-3 irabazi du partida; bizi-bizia izan da neurketa, eta biek ala biek izan dituzte aukerak sailkatzea eskuratzeko. Lehen zatian, Abdek aurretik jarri du Alaves, Oyarzabalek 1-1ekoa sartu du, eta Toni Martinezek penaltiz egin du 2-1ekoa; bigarren zatian, Remirok penalti bat gelditu dio Toni Martinezi berari, Guedesek 2-2koa sartu du, eta Oskarssonek egin du Realaren hirugarren gola.
Mendizorrotzan giro bikaina zegoela, Alavesek Realak baino aldaketa gehiago sartu ditu hasierako hamaikakoan. Chacho Coudetek Raul Fernandez, Nahuel Tenaglia, Denis Suarez, Ander Guevara, Abde Rebbach eta Aitor Mañas jarri ditu taldean; Realaren aldetik, Rino Matarazzok Caleta-Car, Aihen eta Turrientes zelairatu ditu.
Lehen zatian, Alavesek Realak baino hobeto jokatu du, biziago, eta Gasteizko taldeak asmatu egin du. Talde babazorroak berehala sartu du 1-0ekoa; zazpigarren minutuan, Abdek, area ertzetik, ondo jaurti du, eta Remirok ezin izan du gelditu. Realak handik gutxira egin du berdinketa, hamalaugarren minutuan; Mikel Oyarzabalek sartu du banakoa, ezkerrez, area barrutik.
28. minutuan, Beñat Turrientesek, area barruan, falta egin dio Jonny Ottori, eta Toni Martinezek sareetara bidali du penaltia. Atsedenaldira arte, Alaves Reala baino sendoago aritu da; ematen zuen markagailua, 2-1ekoa, zuzen islatzen ari zela aurreneko 45 minutuetan berdegunean ikusitakoa.
Raul Fernandezek geldiketa ona egin du, bigarren zatia hasi eta berehala, Guedesen jaurtiketa batean. 64. minutuan, Quintero Gonzalez epaileak, jokaldia berriro aztertuta, Alavesen aldeko beste penalti bat adierazi du; Caleta-Carrek elastikotik heldu dio Toni Martinezi, eta aurrelariak berak hartu du bere gain jaurtitzeko ardura, baina Alex Remirok, bikain, gola saihestu du.
72. minutuan, Raul Fernandez izan da protagonista. Korner batean, Realak aukera oso argia izan du, baina Alaveseko atezain bilbotarrak, zutoinak lagunduta, baloia eskuratu du.
76. minutuan, Realak egindako erasoko jokaldi on batean, Guedesek 2-2koa sartu du. Ordu laurden bat gelditzen zen aurretik, eta dena erabaki gabe zegoen kanporaketan. Gol horrek konfiantza eman dio Realari; Gipuzkoako taldeak indartsu egin du aurrera.
Beste jokaldi oso on baten ondorioz, 80. minutuan, Orri Oskarsson bakarrik gelditu da Raulen aurrean, eta 2-3koa sartu du. Soilik lau minututan, Realak markagailua irauli du, eta abantaila zuen kanporaketan aurreneko aldiz. Emozio handia izan da partida amaitu arte, baina talde txuri-urdinak emaitzari eutsi ahal izan dio, eta, azkenean, eskuratu egin du finalerdietarako sailkatzea.
Fitxa teknikoa
2 - Alaves: Raul; Jonny, Tenaglia, Pacheco (Guridi, 91. min), Parada; Denis (Aleña, 84. min), Guevara, Calebe (Ibañez, 71. min), Rebbach (Angel Perez, 84. min); Mañas (Lucas Boye, 71. min) eta Toni Martinez.
3 - Reala: Remiro; Aramburu (Odriozola, 59. min), Jon Martin, Caleta-Car, Aihen (Dani Diaz, 74. min); Turrientes, Carlos Soler (Sucic, 59. min); Guedes (Zubeldia, 92. min), Brais (Oskarsson, 74. min), Sergio Gomez; eta Oyarzabal.
Golak: 1-0. 8. min: Rebbach. 1-1. 15. min: Oyarzabal. 2-1. 29. min: Toni Martinez, penaltiz. 2-2. 76. min: Guedes. 2-3. 80. min: Oskarsson.
Epailea: Quintero González (Andaluzia). Alaveseko Guevara, Boye eta Ibañez eta Realeko Turrientes, Guedes eta Aihen zigortu ditu, txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: 17.734 zale izan dira Mendizorrotzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.
Reala, finalera Anoetan Athletic kanporatuta, Kopako derbi zirraragarrian (1-0)
Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Txuri-urdinek 1-0 mendean hartu dute talde zuri-gorria, Oyarzabalek azken minutuetan penaltiz sartutako gol bati esker.
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.