Errege Kopako finalaren data aldatuko dute, eta ziurrenik apirilaren 18ra edo 19ra aurreratuko da
Apirilaren 25ean jokatzekoa zen finala, baina sasoi horretan azoka ospatzen dute Sevillan. Gainera, asteburu horretan bertan Motoziklismoko Munduko Txapelketako Espainiako Sari Nagusia izango da Jerez de la Fronteran (Cadiz), Andaluziako hiriburutik 90 bat kilometrora.
Errege Kopako final-laurdenetako zozketa, Las Rozasen (Madril). Artxiboko argazkia: Europa Press
Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) presidenteak, Rafael Louzanek, Errege Kopako finalaren data aldatuko dela baieztatu du. Hasiera batean apirilaren 25erako aurreikusita zegoen, baina ziurrenik aurreko asteburuan jokatuko da.
Hiru euskal talde, Athletic, Reala eta Alaves, txapelketako final-laurdenetan daude, eta horietako bat gutxienez finalerdietarako sailkatuko da, txuri-urdin eta babazorroen artean kanporaketa izango da eta.
Louzanek, Nafarroako Unibertsitatean kudeaketari eta lidergoari buruzko saio batean parte hartu baino minutu batzuk lehenago, adierazi du kopako finala aurreratu egingo dela, Sevillan segurtasuna bermatu ahal izateko.
Neurri horren helburua Estatuko segurtasun indarren lan-baldintzak eta zaleen segurtasuna bermatzea dela azaldu du RFEFko buruzagiak.
Azken erabakia xehetasun batzuen menpe dago, batez ere Betisek, Kopako finala hartuko duen futbol-zelaian jokatzen duen taldeak, hiru lehiaketa jokatzen dituelako: Liga, Errege Kopa eta Europa Liga. Horrek zelaia prestatzeko data egokia bilatzera behartzen du. Federazioak nabarmendu du Ligarekin lankidetzan dihardutela, aukerarik egokiena aurkitzeko.
Apirilaren 25eko azokaren aurreko asteburuan jokatuko litzateke, Espainiako Futbol Federazioko iturriek baieztatu dutenez, agintariekin data zehatza ixteko zain.
RFEFen presidenteak iragan abenduan irratian egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, "irtenbiderik onena" bilatzen ari ziren. "Kontuan izan behar da lehen La Cartuja Kopako finalerako erabiltzen zela bakarrik, baina orain Betisek bertan jokatzen dituela ligako eta UEFAko partidak", gogorarazi zuenez.
Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak eta Sevillako Udalak egun batzuk lehenago ohartarazi zuten zaila zela segurtasuna eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea. Asteburu horretan, gainera, Motoziklismoko Munduko Sari Nagusia izango da Jerez de la Fronteran (Cadiz), Andaluziako hiriburutik 90 bat kilometrora. Milaka zale erakartzen dituen kirol ekitaldia da.
Zure interesekoa izan daiteke
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.
Reala, finalera Anoetan Athletic kanporatuta, Kopako derbi zirraragarrian (1-0)
Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Txuri-urdinek 1-0 mendean hartu dute talde zuri-gorria, Oyarzabalek azken minutuetan penaltiz sartutako gol bati esker.
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.
Realaren eta Athleticen zaleak gogotsu eta itxaropentsu daude, gaueko hitzorduaren atarian
Realak eta Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida jokatuko dute gaur gauean Anoetan. Giro ederra dago bi taldeen zaleen artean.
Realak abantailaz ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, eta Athleticek kemenez egingo dio aurre Anoetako norgehiagokari
Ruperez, Odriozola eta Kubo ez daude jokatzeko moduan, baina Oskarsson bueltan izango du Matarazzok. Joanekoarekin alderatuta, Valverdek lau jokalari garrantzitsu sartu ditu deialdian, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, eta orduan zigortuta zegoen Paredes ere bai.
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.