Alavesek Sevilla hartuko du lehen mailako taldeen arteko lehia bakarrean, eta Osasunak Huescan lortu beharko du sailkapena
Babazorroek Sevilla hartuko dute Mendizorrotzan, Ligan Real Madril atakan jarri ostean. Bestalde, Osasuna Kopan aurrera egiteko ilusioarekin iritsiko da Huescara, nahiz eta Alavesen aurkako larunbateko derbiari begira egon.
Alavesen eta Osasunaren entrenatzaileak, Eduardo Coudet eta Alessio Lisci, hurrenez hurren. Argazkiak: Europa Press
Alavesek eta Sevillak elkarren indarrak neurtuko dituzte, Mendizorrotzan, asteazken honetan (21:00etan) jokatuko den Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketako lehen mailako taldeen arteko norgehiagoka bakarrean. Bi taldeak antzeko dabiltza Ligan, sailkapeneko tarteko postuetan baitaude.
Babazorroek Sevilla hartuko dute etxean, igandean Real Madril atakan jarri eta neurketa sentsazio onez amaitu ondoren (1-2).
Eduardo Chacho Coudet argentinarraren taldea, zaleen babesarekin, etxean sendo azaldu da orain arte.
Getxoren eta Portugaleteren aurka Kopako aurreko kanporaketetan egin zuen bezala, entrenatzaile argentinarrak hamaikakoa aldatuko du, nahiz eta lehen mailako talde baten aurka jokatu. Hala ere, hasierako jokalari gehienek ligako partidetan jokatu ohi dute.
Hasierako hamaikako posibleak:
Alaves: Raul Fernandez; Egoitz, Moussa, Protesoni, Yusi; Guridi, Guevara; Aleña, Vicente; Toni eta Mariano.
Sevilla: Odysseas Vlachodimos; Carmona, Cardoso, Gudelj, Castrin, Oso; Juanlu, Peque, Agoume, Alfon; eta Isaac Romero.
Epailea: Miguel Sesma Espinosa errioxarra.
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 21:00.
Bestalde, Osasunak sailkapena bilatuko du asteazken honetan (19:00etan) El Alcorazen futbol-zelaian jokatuko duen neurketan, Huescaren aurkako partidan, txapelketako final-zortzirenetara sailkatzeko helburuarekin.
Norgehiagokak ikusmin handia piztu du Huescako hiriburuan. Etxeko zaleek itxaropenez ekingo diote hitzorduari, talde gorritxoa gainditu ahal izateko.
Era berean, Osasuna Kopan aurrera egiteko ilusioarekin iritsiko da Huescara, baina Ligari begira ere egongo da, jaitsiera postuetatik gertu baitaude, eta larunbatean Alavesen aurka jokatuko duten derbian, urtea irribarrez ixtea espero dute.
Horrela, Alessio Lisci Osasunaren entrenatzaileak adierazi duenez, "helburua sailkapena lortzen saiatzea bada ere", asteko lehentasuna Alavesen aurkako ligako norgehiagoka da, "garrantzitsuegia" dela esan du eta. Bestalde, Jon Perez Bolo SD Huescaren entrenatzaile bizkaitarrak "ilusioz beteriko partida" bezala definitu du Kopako neurketa.
Hasierako hamaikako posibleak:
Huesca: Dani Martin; Abad, Arribas, Pulido edo Carrillo, Ro; Alvarez, Rico, Kortajarena; Luna, Liberto eta Enol.
Osasuna: Aitor Fernandez; Arguibide, Osambela, Herrando, Juan Cruz; Moi Gomez, Iker Muñoz; Barja, Arroyo, Becker; eta Raul Garcia de Haro.
Epailea: Victor Garcia Verdura kataluniarra.
Futbol-zelaia: El Alcoraz.
Ordua: 19:00.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Gennaro Gattusok Italiako hautatzaile kargua utzi du
Entrenatzaileak agur esan du ez duelako Italiako selekzioa Munduko Txapelketara sailkatzea lortu.
Peio Uralde: “Zalantzarik gabe, ni Realarekin joango naiz"
Hamabost egun falta dira Cartujako final handirako, eta 1987an Realak Atletico Madrilen aurka jokatutako finala ekarri dugu gogora. Peio Uralde Realean zein Atletico Madrilen aritutakoa da, eta ondo gogoan du Zaragozan jokatutako finala. Koltxoneroekin aritu zen orduan.
Italia Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; Bosnia-Herzegovina, Suedia, Turkia, Txekia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Irak sailkatu egin dira
Italiako selekzioak Bosnia-Herzegovinaren aurka galdu du, penaltietan, eta, hirugarren aldiz jarraian, ez du sailkatzea lortu. Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.