Milan eta Atalanta Txapeldunen Ligatik kanpo geratu dira; Bayernek aurrera egin du, ozta-ozta
Milan Txapeldunen Ligatik kanporatuta geratu da final zortzirenetara sailkatzeko playoffetan, asteartean Feyenoorden aurka itzuliko partidan bana berdindu eta gero. Izan ere, emaitza hori ez da nahikoa izan joaneko bat eta hutsekoari buelta emateko. Atalantak ere agur esan dio Europako Txapelketa nagusiari, Brujasen kontra 1 eta 3 galdu duelako. Bayern Munichek, ostera, aurrera egingo du, Celticen aurrean bana berdindu ondoren.
San Siron, Atalanta Europa Ligako txapeldunak Brujasen aurrean galdu egin du (1-3) Gewiss Stadiumen, eta Txapeldunen Ligatik at geratu da. Belgikan bi eta bat galdu zuen, eta Bergamokoek beharrezkoa zuten final zortzirenetara sailkatzeko emaitza hori iraultzea. Hirugarren minutuan, Chemsdine Talbik ireki du markagailua Brujasen alde, eta bigarrena ere hark egin du. Lehen zatiaren luzapenean, Jutglek sartu du belgikarren hirugarrena.
Ondoren, Ademola Lookmanek bigarren zatiaren lehen minutuetan aldea estutu duen arren, ez da nahikoa izan. Bigarren gol bat ere sartu du, baina epaileak baloirik gabe utzi du, jokoz kanpo egoteagatik. Penalti bat ere huts egin du. Horrenbestez, Italiako taldea kanporatuta geratu da.
Bayern Munichek, bestetik, sufritu egin du errondaz pasatzeko; izan ere, 0-1 galtzen ari zen Celticen kontra etxean, eta Alphonso Daviesek luzapenean sartutako gol bati esker egin dute aurrera, Glasgoweko 1 eta 2koari balioa emanez. Nicolas Künhek egin du lehen gola, 63. minutuan. Bayernek lanean jarraitu du aurkako emaitzari aurre egiteko, eta 94. minutuan heldu da saria, Daviesek berdindu duenean.
Azkenik, Benficak ere Txapeldunen Ligan segiko du, Monacorekin hiruna berdinduta. Portugaleko taldea hasi da irabazten, Kerem Aktürkogluren golarekin, 22. minutuan. Monacok handik hamar minutura berdindu du atsedenaldia baino lehen, 32. minutuan. Ben Seguirrek, 51. minutuan, irauli du partida Adi Hütteren gizonentzat. Jarraian, Vangelis Pavlidisek ostera ere berdinketa jarri du markagailuan, George Ilenikhenak berriz monakoarrak aurretik jarri baino bost minutu lehenago. Orkun Kökçük egin du, 84. minutuan, hiru eta hirukoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Gennaro Gattusok Italiako hautatzaile kargua utzi du
Entrenatzaileak agur esan du ez duelako Italiako selekzioa Munduko Txapelketara sailkatzea lortu.
Peio Uralde: “Zalantzarik gabe, ni Realarekin joango naiz"
Hamabost egun falta dira Cartujako final handirako, eta 1987an Realak Atletico Madrilen aurka jokatutako finala ekarri dugu gogora. Peio Uralde Realean zein Atletico Madrilen aritutakoa da, eta ondo gogoan du Zaragozan jokatutako finala. Koltxoneroekin aritu zen orduan.
Italia Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; Bosnia-Herzegovina, Suedia, Turkia, Txekia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Irak sailkatu egin dira
Italiako selekzioak Bosnia-Herzegovinaren aurka galdu du, penaltietan, eta, hirugarren aldiz jarraian, ez du sailkatzea lortu. Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.