2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)
Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabeliñaitz eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketaren antolatzaileek.
2026ko Euskal Herriko Itzulia, 65. Itzuliko azken-aurreko etapa, apirilaren 10ean jokatuko dute, ostiralez, eta txirrindularitza-egun bikaina izateko moduko baldintza guztiak beretzen ditu. Eibarren hasi eta amaituko da, ekitaldi honetako luzeena da (176,2 kilometro izango ditu), eta ibilbidean, txirrindulariek zortzi mendate gainditu beharko dituzte; horietako hiru, hain zuzen ere Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak izango dira. Ziurrenik, Itzuli honetako etapa nagusia izango da, eta antolatzaileen aurreikuspena da horretan “faboritoen arteko eraso zuzenak izatea; alde handiak zehazteko aukera bikaina izango dute, eta baliteke azken emaitza, hein handi batean, argi gelditzea”.
Eibarretik 12:57an irtenda, 3. mailako Elkorrieta, 13,4. kilometroan, eguneko aurreneko mendatea izango da; hori bai, beste zazpi izango dira, etapan zehar. Berehala, Azurkirako igoera hasiko da; 1. mailako igoera hori 5,1 kilometrokoa da, eta, batez beste, % 7,4ko malda du. Mendiko sailkapeneko pankarta 24,7. kilometroan du, eta 50.ean dago Etumeta mendatekoa; Kalbario, ordea, 87,1. kilometroan utziko dute atzean parte-hartzaileek. Bai Etumeta bai Kalbario 3. mailakoak dira.
Gerora, txirrindulariek Krabelin topatuko dute. 1. mailakoa da hori, eta batezbesteko malda % 9,6koa du; bost kilometroko aldapa da. Lasterketa Bizkaian sartuko da ondoren, eta Markina-Xemeinen esprint berezia izango da jokoan, 122,4. kilometroan; 3. Mailako Trabakua helduko da jarraian, eta berehala, berriro Gipuzkoan sartuta, hain zuzen Eibarren, beste esprint berezi bat jokatuko dute ziklistek.
Izuarako igoera hasiko da, handik gutxira. 1. mailako mendate hori ez da bereziki luzea, 4,2 kilometroko igoera baitu, baina nabarmen gogorra da, batez beste % 9,2ko malda duela kontuan izanda. Pankarta 149,3. kilometroan izango du, eta, etapa amaitu aurretik, oraindik beste mendate bat geratuko da, Urkaregi, 3. mailakoa bera; azken mendate hori atzean utzita, hamahiru kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, Eibarko helmugako pankartapetik igaro arte (17:17tik 17:43ra bitartean egingo dute hori).
Eibarko podiumean maillot horia janztea lortuko duen gizona izango da, biharamunean, beste parte-hartzaile guztien jomuga; aurkariek aukera bakarra izango dute kentzeko, etapa bat baino ez baita geldituko, Itzulia amaitu baino lehen. Lasterketak oso gertu izango du amaiera, Eibarko etapa eginda, baina beste egun bat faltako da oraindik, eta emozioz betea izango da hori.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 5. etapa (apirilak 10).
Ibilbidea: Eibar-Eibar.
Distantzia: 176,2 kilometro.
Hasiera-ordua: 12:57
Amaiera-ordua: 17:17 (42 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:43 (38 km/h)
Goranzko desnibel metatua: 3.814 metro.
Mendiko saria: Elkorrieta (3. maila), 13,4. kilometroan; Azurki (1. maila), 24,7. kilometroan; Etumeta (3. maila), 50. kilometroan; Kalbario (3. maila), 87,1. kilometroan; Krabelin (1. maila), 108,9. kilometroan; Trabakua (3. maila), 131,7. kilometroan; Izua (1. maila), 149,3. kilometroan; Urkaregi (3. maila), 163,7. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.