Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sevillak eta Erromak jokatuko dute Europa Ligako finala

Mendilibarren taldeak 120 minutuko borroka behar izan du zazpigarren finalera sailkatzeko; italiarrek, berriz, joaneko partidan Xabi Alonsoren taldearen aurka lortutako abantaila baliatu dute.
Lamela bere gola ospatzen
Lamela bere gola ospatzen. Argazkia. EFE

Erromak eta Sevillak jokatuko dute Europa Ligako finala, ostegun honetan finalerdietako itzulerako partidan aurkariak mendean hartuta. Italiarrek golik gabeko berdinketa lortuta eskuratu dute txartela Bayer Leverkusenen etxean, joanekoan sartutako golari esker, eta andaluziarrak luzapenera arte borrokatu dira berdintasuna hausten zuen gola sartzeko (2-1).

BayArenak Xabi Alonso euskaldunaren eta Jose Mourinho portugaldarraren arteko bigarren lehia hartu du. Etxeko taldeak eraso egin du etengabe partida osoan zehar, golik egin ezinik, eta bisitariek joaneko partidako 1-0eko abantaila baliatu dute finalera iristeko.

Hogei jaurtiketa baino gehiago egin ditu Bayer Leverkusenek, denak alferrikakoak, eta talde bisitariak behin bakarrik jaurti du. Partidaren amaieran, Xabi Alonsoren frustrazioa eta Jose Mourinhoren poztasuna nahasi dira berdegunean.

Beste norgehiagokan, Juventuseko Dusan Vlahovicen aurrelari serbiarraren gol batek eta Suso Fernandez sevillarraren beste batek duela astebete Turinen izan zen emaitza errepikatu dute (1-1).

90 minutu oso bizi jokatu dituzte bi taldeek, eta abagune ugari sortu dituzte, bisitariek kontraerasoan eta etxekoek aurkariaren zelaian presentzia handiagoa izanez.

Luzapena hasi eta bost minutura, Erik Lamela argentinarrak berdinketa hautsi du, markagailuan 2-1ekoa jarriz. Gol horrek maiatzaren 31n Budapesten jokatuko den Europa Ligako finalerako txartela eman dio Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak zuzentzen duen taldeari.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X