Bayern Munichek Barçari irabazi dio, eta Liverpoolek Ajax mendean hartu du
Astearte honetan (irailak 13) Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko zazpi partida jokatu dira. A, B, C eta D multzoetako taldeak lehiatu dira. A multzoko Rangers-Napoli neurketa asteazkenean jokatuko da.
Jardunaldiko partida handienean Bayern Munichek Bartzelonari irabazi dio (2-0). Barça nagusi izan da lehen zatian, abagune onenak izan ditu, baina barkatu egin du aurkariaren ate aurrean. Bigarren zatian gehiago izan da Bayern, eta hiru minututan bi gol sartuta norgehiagoka erabakita utzi du. Lucas Hernandezek sartu du partidako lehen gola (1-0) 51. minutuan, eta bi minutu beranduago, Sanek jarri du 2-0koa markagailuan. Azken txanpan, bi taldeek izan dituzte abaguneak, baina neurketa Alemaniako taldearen aldeko 2 eta 0ko emaitzarekin amaitu da. C multzoko beste neurketan, Inter Milanek hiru puntuak poltsikoratu ditu Viktoria Plzenen aurka (0-2). Bayern da multzoko liderra 6 punturekin, Bartzelonak (bigarren) eta Interrek (hirugarren) 3na puntu dituzte, eta azken postuan da Viktoria Plzen, oraindik punturik lortu gabe.
B multzoan Brujasek 4 eta 0 irabazi dio Portori eta Atletico Madrilek galdu egin du Bayer Leverkusenen (2-0) aurka Alemanian. Brujas da multzoko sailkapeneko lidertzan seitik sei puntu eskuratuta, Bayer Leverkusen (bigarren) eta Atletico Madril (hirugarren) taldeek 3na puntu dituzte eta Porto (0 puntu) da azkena, bitik bi norgehiagoka galduta.
Eguneko beste partida handi bat Anfielden (Ingalaterra) jokatu da: Liverpoolek bere lehen garaipena bereganatu du Ajaxi 2 eta 1 irabazita. A multzoko beste neurketa, Rangersen eta Napoliren artekoa, asteazkenean (irailak 13) jokatuko da. Momentuz, partida bat gutxiago jokatu duen Napoli da liderra 3 punturekin; 3 puntu dituzte Liverpoolek eta Ajaxek ere. Ingalaterrako taldea bigarren postuan da, eta hirugarrenean, Herbeheretakoa. Rangersek (0 puntu) ere norgehiagoka bat gutxiago du jokatuta, eta azken postuan da.
Sporting Portugalek bere bigarren garaipena jarraian eskuratu du Tottenham mendean hartu ostean (2-0). Bestalde, Eintracht Frankfurtek irabazi egin dio Olympique Marsellari (0-1). Sporting (6 puntu) da D multzoko liderra, Tottenham (3 puntu) bigarren dago, hirugarren postuan kokatu da Eintracht Frankfurt (3 puntu), eta Olympique Marsella (0 puntu) da azkena.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.