2. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSGren eta Manchester Cityren arteko lehia, partida bat baino gehiago

Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko neurketak jokatuko dira astearte honetan. Paris Saint-Germain eta City taldeen artekoa da jardunaldiko norgehiagoka handia.
PSG
PSG taldeko jokalariak, Cityren aurkako partidaren aurretik egindako entrenamenduan. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira astearte honetan. A, B, C eta D multzoetan dauden taldeen txanda izango da.

PSG eta Manchester City taldeen artekoa da jardunaldiko partida handia. Qatarreko eta Arabiar Emirerri Batuetako taldeak ariko dira nor baino nor, eta futbolaz gain kutsu politikoa ere badu neurketa honek. Cityk garaipena lortu zuen Leipzigen aurka (6-3) A multzoko lehen jardunaldian, eta Paris Saint-Germainek berdindu egin zuen Brujasekin (1-1). Multzo honetako beste partidan Leipzigek eta Brujasek neurtuko dituzte indarrak, Alemanian.

B multzoan ere bi norgehiagoka erakargarri jokatuko dira: Milan-Atletico Madril eta Porto-Liverpool. Atleticok eta Portok berdindu egin zuten (1-1) lehen jardunaldiko lehian, eta Liverpoolek irabazi egin zion Milani (3-2).

Real Madrilek Shreiffen bisita jasoko du. D multzoko lehen bi postuetan daude bi talde hauek. Sheriffek ezustekoa eman zuen estreinako norgehiagokan Shakhtar Donetsk (2-0) mendean hartuta, eta Real Madrilek irabazi egin zuen Interren aurka (0-1), Shakhtar eta Inter nor baino nor ariko dira Ukrainan.

C multzoari dagokionez, Ajaxek etxean jokatuko du Besiktasen aurka, eta Borussia Dortmundek Sporting Portugal taldearen bisita jasoko du. Lehen jardunaldian Ajaxek Sporting jipoitu zuen (1-5), eta Dortmundek garaipena erdietsi zuen Besiktasen kontra (1-2).

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X