Finala begi bistan duela egingo dio aurre gaur Bartzelonak Liverpooli
Gaur erabakiko da Txapeldunen Ligako lehen finalista zein talde izango den, Liverpoolen eta Bartzelonaren arteko kanporaketako itzuliko partidan.
Mohamed Salah, Roberto Firmino eta Naby Keita lesionatuta dituela egin beharko dio aurre talde ingelesak joanekoan izandako emaitza txarrari (3-0). Talde katalanean, berriz, Ousmane Dembele frantziarraren baja izango dute.
Bartzelonarentzat gol bat sartzea izango da xede nagusia, duela lau urte Bayernen aurkako kanporaketan egin zuen legez. Orduko hartan, alemaniarrak emaitza berarekin atera ziren Camp Noutik (3-0), eta giro oso beroa prestatu zuten itzuliko lehiarako. Bayernek berehala hartu zuen aurre markagailuan, eta Bartzelonak gorriak ikusi zituen Neymarrek gola erdietsi zuen arte.
Liverpool, lesionatuz beteta
Bajak dira Jürgen Kloop entrenatzaile alemaniarraren buruhauste nagusia. Firmino aurrelari brasildarraren hutsuneari, Salahen lesioa gaineratu zitzaion asteburuan. Erasoko jokalari egiptoarrak kolpea jaso zuen buruan Newcastleren aurkako neurketan, eta ohatilan utzi behar izan zuen futbol-zelaia. Hartara, duda-mudan zegoen Bartzelonaren kontra aritu ahalko zen.
Zalantza, baina, astelehenean argitu du Kloopek berak, astearteko norgehiagokaren aurretik emandako prentsaurrekoan. Liverpoolen prestatzaileak jakitera eman duenez, Salah ez da Anfielden izango, kommozioa baitu.
Brasildarraren eta egiptoarraren artean 42 gol erdietsi dituzte aurtengo denboraldian, eta bi golegileen faltan Kloopek Daniel Sturridge (4 gol denboraldian zehar) eta Divock Origi (5 gol) zelairatu beharko ditu.
Alemaniarrak Sturridge jar dezake Origiren ordez aurrelari lanetan aritzeko, edo Xherdan Shaqiri zelairatu dezake zelai erdiko laugarren jokalari gisa.
Balizko hamaikakoak:
Liverpool: Alisson, Alexander-Arnold, Matip, Van Dijk, Robertson, Milner edo Henderson, Wijnaldum, Fabinho, Origi, Mane, Sturridge edo Shaqiri.
Bartzelona: Ter Stegen, Semedo edo Sergi Roberto, Pique, Clement Lenglet, Jordi Alba, Rakitic, Busquets, Vidal, Coutinho, Suarez eta Messi.
Epailea: Cüneyt Çakir (Turkia).
Futbol-zelaia: Anfield.
Ordua: 21:00.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.