Osteguna, 17:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Munduko Txapelketa, hasteko prest Moskun

Errusia anfitrioia eta Saudi Arabiaren arteko neurketak emango dio hasiera, 17:00etan, Gotzek Alemaniari garaipena eman zion gola sartu eta lau urtera.
Luzhnikiko Estadio Olinpikoan hasiko da Munduko Txapelketa / EFE.
Luzhnikiko Estadio Olinpikoan hasiko da Munduko Txapelketa / EFE.

Errusia eta Saudi Arabia aurrez aurre arituko dira, 17:00etan, 2018ko Munduko Txapelketaren hasierako neurketan. Inaugurazio festa ordubete lehenago hasiko da, Luzhniki Estadio Olinpikoan, Moskun.

Errusiarrek ezin dute hutsik egin final-zortzirenetara sailkatu nahi badu. Ez diote goizegi agur esan nahi etxeko txapelketari, baina futbolak, edozein kasutan, aurrera jarraituko du.

Luzapenean Mario Gotzek Argentinari gola sartu eta lau urtera, Munduko Futbol Txapellketak erregea izango du berriz uztailaren 15ean.

Errusiako selekzioaren presioa handia da, anfitrioia da eta, baina gainera, azken lau txapelketetan lehenengo fasean kanporatu dute. Brasilen ez zuten partida bakar bat irabazi, eta Frantziako Eurokopan puntu bakarra eskuratu zuten.

Alemaniak titulua irabazi nahi du berriz, Brasilen eta Espainiaren begiradapean. Horiek dira faborito nagusiak —bigarrenak aulkian lasaitauna jarri nahiko du—, baina ezin dira ahaztu Frantzia eta Argentina. Aurten, Italia gabe ekingo zaio Munduko Txapelketari.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X