Xabi Alonso eta Illarramendi, Kopako txapeldun
Real Madrilek Kopa irabazi zuen Mestallako futbol-zelaian Bartzelonaren kontra jokatuko finalean.
Carlo Ancelottiren taldea aurki jarri zen aurretik markagailuan, Di Mariak lehen zatiko hamaikagarren minutuan erdietsi zuen gola. Atsedenalditik bueltan Tata Martinoren hamaikakoak aurrera pausoa eman zuen eta korner batean egin zuen berdinketaren gola, Bartraren burukada bikain baten ondorioz.
Finala luzapenean bukatu behar zela zirudienean heldu zen zurien bigarren gola. Balek zela erdian hartu zuen baloia eta bera bakarrik bere bidea egin, Pintoren areara heldu, eta tituluaren gola egin zuen.
FITXA TEKNIKOA
FC BARTZELONA: Pinto; Alves, Bartra (Alexis, 86'), Mascherano, Alba (Adriano, 46'); Iniesta, Xavi, Iniesta; Messi, Cesc (Pedro, 60') eta Neymar.
REAL MADRIL: Casillas; Carvajal, Pepe, Ramos, Coentrao; Modric, Xabi Alonso, Di Maria (Illarramendi, 86'); Isco (Casemiro, 89'), Benzema (Varane, 90') eta Bale.
GOLAK
0-1, 11'. Di Maria.
1-1, 69'. Bartra.
1-2, 85'. Bale.