Golik gabeko berdinketa Amorebieta eta Oviedoren arteko partidan (0-0)
Amorebietak 0-0 berdindu du Oviedoren aurka Lezaman jokatu den Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida. Haritz Mujikaren taldeak, azken 15 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin, bere atea defendatzen jakin du gauzak zail jarri dizkion aurkari baten aurrean. Horrela, Bizkaiko taldeak seigarren partida kateatu du jarraian irabazi gabe, eta jaisteko postuetan jarraitzen du.
Lehen zatia parekatua eta abagune gutxikoa izan da. 17. minutuan, Viti Rozadak area kanpotik egindako jaurtiketa Cuñat atezainak desbideratu du, eta aldaratzean Borja Bastonek ez du lortu Amorebietak babestutako atea zulatzea. Minutu bat geroago, etxekoen aukera etorri da; Raycok jaurtitako falta kanpora joan da gutxigatik. Hala, bada, golik gabe iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran, Amorebietak gertu izan du gola, baina Josue Dorrioren jaurtiketa kanpora joan da. Handik gutxira, Oviedoren erantzuna etorri da, baina Seoane ez da aurkariaren atea zulatzeko gai izan. 54. minutuan, etxekoek bigarren aukera argia izan dute; Raykok, hala ere, ez du Dorrioren erdiraketa aprobetxatu.
69. minutuan, Camarasak atepetik atera du Etxeitaren errematea, eta lau minutu geroago, maldan gora jarri zaio partida Bizkaiko taldeari, jokalari bat galdu baitu, Carbonellek bigarren txartel horia ikusi ostean.
Oviedok etxekoen area setiatu du, baina Manu Hernandok Cazorlaren jaurtiketa gelditu du, eta Etxeitak, Alemaoren errematea.
Luzapenean, Etxeitak Dani Calvoren gola eragotzi du, haren errematea desbideratuta.
Fitxa teknikoa
0 - SD Amorebieta: Pablo Campos: Alvaro Nuñez, Gaya (Manu Hernando, 61. min), Etxeita, Lasure; Dorrio (Erik Moran, 78. min), Alex Carbonell, Sibo, Rayco (Luis Quintero, 73. min); Da Graca (Aviles, 78. min) eta Jauregi (Edwards, 73. min).
0 - Real Oviedo: Leo Roman; Luengo (Camarasa, 59. min), David Costas, Dani Calvo, Abel Bretones; Luismi (Jimmy, 46. min), Colombatto (Sese, 71. min); Viti, Seoane (Cazorla, 71. min), Sebas Moyano (Alemao, 80. min); eta Borja Baston.
Epailea: Jose Luis Guzman Mansilla (Andaluziako Batzordea). Alex Carbonell kanporatu du 74. minutuan, bigarren txartel horia aterata (62. minutuan atera dio lehenengoa).
Zure interesekoa izan daiteke
Malaga Lehen Mailara itzuli da 8 urte geroago
Igoerarako lehia andaluziarrean, Carlos Ruizek eta David Larrubiak egindako golek garaipena eman diote Malagari eta maila gorenera igo dira.
Sergio Francisco Realaren entrenatzaile ohia, Burgosen prestatzaile berria
Entrenatzaile irundarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Burgosekin, eta bere lotura beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du, Gaztela eta Leongo taldearen helburuak betetzen baldin baditu.
Malagak eta Almeriak berdindu egin dute, 0-0, Hypermotion Ligako play-offeko finalaren joaneko partidan
Rosaledako emaitza kontuan izanik, larunbateko neurketan erabakiko da dena, Almeria Stadiumen. Itzuliko partida horretan EA Sports Ligara igotzeko azken txartela izango da jokoan, eta Almeriak nahikoa du berdinketarekin helburua gauzatzeko.
Deportivok lehen mailara igotzea lortu du, zortzi urteren ostean
Zaragozak, Huescak eta Cultural Leonesak, ostera, Lehen RFEF mailan jokatuko dute datorren denboraldian.
Racing Lehen Mailara itzuliko da 14 urteren ondoren
Valladolid menderatu eta Almeriak bere partida galdu ostean, igoera matematikoki ziurtatu du Kantabriako taldeak.
Ukabilkada bat eta istilu itzela, Aragoiko derbian
Andrada, Zaragozako atezaina, kaleratu egin dute Pulido Huescako kapitainari bultza egiteagatik. Txartel gorria atera bezain laster, kontrola galdu du eta aurpegian ukabilkada eman dio Pulidori.
Imanol Idiakez, Cadizen entrenatzaile berria, denboraldiaren amaierara arte
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde andaluziarrak Hypermotion Ligan jarrai dezan ailegatu da; Cadizek hiru puntura ditu jaitsiera postuak.
Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Hypermotion Ligako Sanse-Eibar derbia apirilaren 2an jokatuko dute, Anoetan
Astean zehar jokatuko da Hypermotion Ligako 33. jardunaldia. Derbia 20:00etan hasiko da.